Teknologia albisteak

'Eskatu Eskaini Euskaraz' kanpaina: adi Barra-barra ikurrari

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-20 : 09:34

'Eskatu Eskaini Euskaraz' kanpaina, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatu eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko asmoz, martxan da Euskal Autonomia Erkidegoan, 131 udalerritan aurtengoan. Eusko Jaurlaritzako HPSk antolatzen du, Foru Aldundien, Eudelen eta UEMAren laguntzarekin. Adi, bereziki, Euskaraz barra-barra ikurrei.

Kanpainak bat egiten du aurten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan sortutako Euskaraz Barra-Barra ikur eta sustapenarekin. Barra-barra ikusgai dagoen establezimenduetan, gutxienez, ulermena bermatuta dago establezimendua irekita dagoen une oro. Ikur honi erreparatu behar diogu:



Hortaz, kanpainaren helburuak dira:

  • Herritarrak eta kontsumitzaileak aktibatu euskara erosketa eta kontsumitze unean erabiltzera.
  • Jarduera ekonomikoa herrian duten merkatari eta ostalariak gonbidatu euskaraz gerturatzen zaion herritarrari euskaraz keinu egitera.

Erantzun

Sartu