Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

3

Umore grafikoa bulegorako, bulegoko grafikoekin egina

Sustatu
2009-10-21 : 12:10

Graphjam webgunean diagrama eta grafikoekin umorea egiten dute. Enpresa eta kudeaketaren munduarekin lotutako umore garratz bat nabari da han... Bagenuen gogoa Sustatun gune hori aurkezteko, baina uste genuen euskal adibide bat asmatu behar genuela zuzen ilustratzeko albistea. Euskal blogari batek eman digu ideia, Xa2er baretutako otsoak, ETAkoen atxiloketekin entzuten diren topikoez idatzi du gaur.

ETAren osakera:


Argazkiak.org | ETAren osaketa © cc-by-sa: sustatu

1

Hustu ezin zen ganbara

Anjel Lertxundi Esnal
2009-10-21 : 10:10

Korta eta ukulu, ganbara eta sabai... Maite Goñiren iruzkinak hitz askoren soka luzea ekarri du. Hitzetako bat ganbara da. Idazten ari naizen saio llabur eta glosen liburuan —Lasterbideak deituko diot seguru asko— bada ganbararen eta memoriaren arteko loturatik abaiatzen den pasarte bat, memoriari buruzko hainbat esapiderekin osatua.

Hona, segidan, primiziatxoaren adibide laburbildu bat.

3

Tintinen abenturak Donostian

Sustatu
2009-10-20 : 13:10

Artista anonimo batek Tintin en Donostia irudi sorta egin du. Flickr-en daude Tintinen portada apokrifoak eta Donostiako taberna batean ere bai erakusgarri.


Baimenarekin, © Tintin en Donostia

Rubalcaba, Garzón, Patxi Lopez... denak etxera!

Iñaki Olano
2009-10-20 : 11:10

Alternatiba talde politikoak bere web orrian dioenez, Bilboko militanteek Ertzaintzarekin gorabehera serioak izan dituzte afitxa hauek jartzerakoan. Baina ezin izan dituzte kendu.

35

Hizkuntzalari baten kritika latza, Veleiaren idazkunen benetakotasuna defenditzeko

Sustatu
2009-10-20 : 10:10

Veleiako idazkunen inguruko beste kritika gogor bat argitaratu da, Gorrotxategi eta Lakarra hizkuntzalarien lana gogor kritikatuz. Hector Iglesias hizkuntzalariak idatzi du kritika, frantsesez. Ikerkuntza linguistikoetarako Artxiker artxibo digitalean argitaratu da.


Argazkiak.org | Nefertiti Veleian © cc-by-sa: herri.admin

33

Xabier Silveiraren potoak eta haserrea

Sustatu
2009-10-19 : 21:10

Bertsolari txapelketako atzoko Zarauzko sailkapen saioan, Xabier Silveirak jasandako dezepzioa eta haserrea (oholtzatik salto egin eta alde, bere puntuaketa jakin zuenean) nabarmendu ziren, kronika batzuen arabera. Kartzelako gaian hiru poto egin zituen Silveirak, eta hori gogor zigortu zuten epaileek.

Eguneraketa, 19.30. Erantzunetan utzi diguzuen Euskaltubeko bideo honetan Silveirak barkamena eskatzen du. Oholtzako saltoa ere ageri da.

Daoud Hari, interprete baten bizipenak

EIZIE
2009-10-19 : 20:10

Daoud Hari, Sudango interpretea izango dugu Bilbon, 2009ko urriaren 21ean. Gatazka odoltsu baten erdian, interprete baten lanak izan dezakeen balioaz, zentzuaz eta arriskuez mintzatuko da Euskalduna jauregian (19:00).

2

#iGaur Internet Gaur gaia hartuta abiatzen da irratia.com 09/10 ikasturtea

irratia.com
2009-10-19 : 16:10

Aspaldi jada, 2000. urte hartan azaroaren lehenean martxan jarri genuenetik, hamaika saio egin ditugu honezkero. Gaur beste bat abiatzen da. Betiko gogo horrekin, sintonia entzun eta beti zerbait ezberdina egin nahian edo. Internet, irratigintza eta egungo euskal kultura uztartu nahian egiten dugun e-mankizuna. Gaur abiatuko dugu irratia.com denboraldi berria, 09/10 alegia. Urrian, aspaldiko urririk hotzenean.

3

EITB barnean gora-beherak, kargugabetzeak eta oposaketak tarteko

Sustatu
2009-10-19 : 10:10

EITBko zuzendaritza kazetari plantilarekin izaten ari den jarrera auzitan jarri dute asteburuan azaldutako albisteek. Sustatuko kontu honen erantzunetan jakin genuen, ordezkapenak izan direla albistegietan, Otegi eta abarren atxiloketak tratatzeko moduagatik, eta baita Radio Euskadiko oposaketetan gorabeherak izan direla. Azken hori, 160 lagun bildu zituen larunbateko azterketa bat, baliogabetuta gelditu omen da.

2

Bizkaiko baserritarrak kartelgile

Goio Arana
2009-10-18 : 13:10

Bilbo eta Donostia batzen duen N-634 errepideko Bizkaiko zatiko bide bazterretan baserritarrek egindako kartel bitxiak daude ikusgai. Lehena, Zornotzako kanpoko aldean dago, Donostiarako bidean. Kartel maitagarri horrek bizkaiera, batua eta gaztelera nahastuz, piper "Txorizero sikuek" erosteko aukeraz ohartarazten ditu ondotik pasatzen diren auto gidariak.


Argazkiak.org | Txorizero sikue © cc-by-sa: goioarana

8

Garzonen frogen artean, Euskaltubeko Hitlerren memearen bideoa

Sustatu
2009-10-17 : 12:10

Ezker abertzalearen kontrako azken operazioan atxilotuetako batzuk espetxera bidali zituen atzo Baltasar Garzon Entzutegi Nazionaleko epaileak. Erabakia justifikatzeko autoan, hainbat teoria eta datu, "ETA-Batasunaren" konspirazio berrien nondik norakoak. Froga horien artean, abuztuan Euskaltuben bideo hau agertu izana:

Irrika aldizkariak "opari musikal bat" prestatu du, QR kode bat erabiliz

Elhuyar Fundazioa
2009-10-17 : 11:10

Irrika aldizkariaren 5. zenbakiak opari bat dakar gazteentzat: QR kodearen bidez, aukera izango dute GOSEren azken diskoko bideo esklusibo bat deskargatzeko mugikorrera. QR kodea (QR-Code) informazioa gordetzeko puntu matrizea da, barra-kodearen antzekoa, baina bi dimentsiokoa. Jatorrian autogintzako piezen jarraipena egiteko erabili zen arren, izugarri ari da zabaltzen. Japonian, adibidez, aldizkarietan eta publizitatean erabiltzen da. Hemen ere zabalduko da, seguru, eta Irrikak baliabide hori erabiltzen lehenengoetakoa izan nahi du (edo lehena).

UEMAko udalen hizkuntza-politika egokia dela nabarmendu du Kontseiluak

Kontseilua
2009-10-17 : 10:10

Kontseiluak eta UEMAk 2006tik 2009ra UEMAko udaletan egindako hizkuntza politikaren neurketen irakurketa eman dute ezagutzera. Guztira, ehundik gora neurketa egin ditu Kontseiluak, eta tartean UEMAko 30 udal daude. Emaitza kuantitatiboetan, udal bakoitzak 0tik 10erako emaitza du, eta nabarmentzekoa da sailkapeneko aurreneko 10 postuetan UEMAko udalak egotea. Emaitzen harira, UEMAk eta Kontseiluak UEMAko udalen hizkuntza politikaren gaineko irakurketa egin dute prentsaurrekoan.

Euskal Herriko Atlas Megalitikoa

Euskal-herria.org
2009-10-16 : 15:10

Euskal Herriko eta inguruetako ondare megalitikoa ezagutu eta ezagutzera ematea da Euskal Herriko Atlas Megalitikoaren asmoa, orain arteko datuak bildu, antolatu eta era egokian erakutsi eta arakatzeko moduan jarriaz. Dagoeneko datu sarrera ugari biltzen baditu ere, bukatutako katalogoa baino, zuzendu eta osatu beharreko katalogoa da webgune hau, horregatik luzatu nahi nizueke gonbidapena begiratu bat eman eta parte hartzeko, edo gai hauetan interesik izan dezaketen lagunei ezagutzera emateko.

Googlek halamoduz sartu du euskara Translator Toolkit tresnan

Sustatu
2009-10-16 : 13:10

Googlek euskara eta eremu urriko beste hainbat hizkuntza gehitu ditu Google Translator Kit tresnara. Xede-hizkuntza gisa ageri dira orain, baina horrek ez du esan nahi itzulpen prozesuan ezertan laguntzen duenik. Itzulpena zuk egiten diozu Googleri. Hala ere, jende askok erabiltzen badu tresna azpiegitura gisa, pentsa liteke itzulpen-memorien funts partekatu handi bat sortu daitekeela.


Argazkiak.org | Google Translator Toolkit, euskaraz? © cc-by-sa: sustatu

2

Malalai Joyaren ustez bakeari irain egin diote Nobel Saria Obamari emanez

Mikel Iturria
2009-10-16 : 11:10

Hunkituta atera nintzen atzo arratsaldean Malalai Joyak Donostiako Udaletxean eskaini zuen hitzaldiaren ondoren. Lehen miresten banuen andre hau, orain gehiago. 31 urte dituen emakume afganiarra da. 2005ean aukeratu zuten parlamentari, baina 2007an bota egin zuten Parlamentutik (pisuzko arrazoirik gabe).Geroztik, lau aldiz saiatu dira bera hiltzen eta guztietan onik atera da. Birkarzainen laguntzaz, burkaren babespean (emakumeek pairatzen duten indarkeria-ikurra, paradoxikoki), gauero etxez aldatzen da bizirik jarraitu ahal izateko.

1984ko moda, modan

Elena Laka
2009-10-16 : 10:10

Orwellen "1984" lanaren berrikuspena taularatu zuen Tim Robbinsek Arriaga antzokian joan zen astean. Bertan kontatzen denak gaurkotasuna du Robbinsen ustez. Behar bada horri lotuta, 1984ko estiloa ere gaur kalean da berriro. Adi Sustatuzale gazteok: sarrera hau berrogei urtetik gorakoei eskainita dago bereziki. Berrogeitapikutarrek ondo ulertuko dute, gazteek berriz zerbait ikasi ahal izango dute.


Argazkiak.org | 2009ko udazkeneko eskaparatea © cc-by-sa: sustatu

Horra, 2009ko udazkeneko eskaparatea da, baina duela 25 urteko moda dirudi.

HUHEZIk Digitalaia behatokia sortu du

Joxe Aranzabal
2009-10-15 : 13:10

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, ikerkuntza talde bat sortu du, Digitalaia, eta helburua du aztertzea teknologia digitalak zer harreman duen gure gizartearen hainbat arlorekin: unibertsitate aurreko irakaskuntza, unibertsitate irakaskuntza, hedabideak, euskara eta kooperatibak.

Danobat taldeak Software librearen aldeko apostua egin du

Pedro Arreitunandia (tolon)
2009-10-15 : 11:10

Azken egunotan Software librearen olatua indarra hartuta datorrela dirudi, eta ez bakarrik hezkuntzan, enpresa munduan ere bai. Monitorizazioa, web zerbitzuak, datu basea, erabiltzea arruntak (openoffice eta abar). Danobat Taldeak horren aldeko apostua azaltzen du bideo honetan.

6

Kirmen Uribe, Espainiako Narratiba Saria

Sustatu
2009-10-14 : 15:10

Espainiar Estatuan ofiziala den hizkuntza batean idatzitako lanik onena iritzita eman dio saria Kultura Ministerioak, "Bilbao-New York-Bilbao" eleberriagatik. Gazteleratzen ari badira ere, oraindik euskaraz baino ez dute argitaratu lan hau. Bere lehen eleberria da, eta lehenago Espainiako literatur kritikarien saria ere jaso du.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››