Gaur goizean Gasteizen plataforma herritar batek manifestu bat kaleratu du I-Vko auzia argitzeko eskatuz. Analisi eta indusketa berriak egitea eskatzen da besteak beste. Sinadura bilketa irekita egongo da azaroaren 19ra arte.Interneten bidez ere sina daiteke .
Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako ezohiko grafitoak (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile. Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei:
Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu birpentsa ditzala hartutako erabaki txit larriak eta erretira dezala bere kereila, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten frogak egin arte bederen.
Esango nuke filologo batek ere ulertzeko moduan azalduta daudela gauzak manifestuan: egin daitezela analisi eta indusketa berriak. Nik, zure lekuan, Iñaki Basabide, berehala sinatuko nuke. Esandakoa egiten bada, betiko frogatuta geratuko da faltsuak direla, eta bake santua!
Diozu PPren ez dakit zer gogorazten dizula gure jarrerak. Niri PPko ez dakit nor ekartzen dit gogora zure abizen faltsuak.
Neri nekagarria iruditzen zaiz gaia, jadanik, hasierako eztabaidak bere punttua izan bazuen ere. Martxoaren 11ko atentatuen ostean PPk mantendutako jarrera gogorarazten didazue niri. Aske zarete, noski, nahi beste ekimen, izen-biltze eta bestelakoak egiteko, baina emaitzak hor daude: orain arte jasotako 200 izenen artean 3 euskal filologo baino ez daude / zaudete. Eta horietatik batek ere ez ez dauka folio bakarra ere argitaratua hizkuntzalaritza historikoaz aldizkari serio batean -ez bestelakoetan ere-.