Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sikiatriko sendategi kontrol kalitatea

Goio Arana
2009-10-13 13:10

Debagoieneko (Gipuzkoa) errotulo nabarmen parea, urteak daramatzate bistan. Zenbat hilabete iraungo zuten antzeko akatsek erdarazko karteletan?


Argazkiak.org | Ospitale psikiatrikoa © cc-by-sa: goioarana

Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikoko ate nagusian dagen harrera-kartela da goikoa. Urteak daramatza, inongo zuzenketa barik, porlanez egindako itzulpen xelebreak.

Kontrol kalitatea

Aretxabaletan, berriz, urteak daroaz lantegiaren aurrealdean euskarazko inongo kalitate-kontrolik gainditu ez duen beste kartel honek.


Argazkiak.org | Kalitate-kontrol eskasa © cc-by-sa: goioarana

Honezkero, asko eskatzea izango da kartela zuzentzea, izan ere, dagoeneko lantegia itxita dago eta lokala salgai jarri dute.

Akaso adibide hauek balio dute komentatzeko euskarazko akatsek urteak egin ditzaketela bistan inongo ikara barik...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu