... eta zoriontsu jan zuten irakasleek beren ikasleen artean zabaltzeko ziber-jokoa da. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak haurren desnutrizioari buruzko historia baikor baten bidez umeen desnutrizioaren errealitatea ezagutarazten du, gertatzen dena zabalduz ere laguntzen baita.
Argazkiak.org | ziber-jokoa © cc-by-sa: komunikasten
MSFk Nigerren duen nutrizio proiektu batera bidaiatuko dute. Bidaiaren une bakoitzean desnutrizioa zer den, nola neurtu daitekeen MUAC izeneko eskumuturreko baten bidez- eta jateko prest dauden elikagaien bidez desnutrizioa pairatzen duten 60 milioi haur onik atera eta senda daitekeela ulertzeko behar duten informazioa pixkanaka jasotzen joango dira.
Jokoa bukatzerakoan haurrek nahiz eta arazo larria izan, desnutrizioari aurre egiteko irtenbidea dagoela ikasiko dute.
Probatu nahi? www.msf.es/juega
ziber-jokoa hezkuntza blogetan, plataformetan edo eta ikasleen artean zuzenean zabalduz zuk ere lagunduko duzu. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Ulermena errazteko eta haurren interaktibitatea hobetzeko, Jokatu pack-a eskatzen duten irakasleek ikasgela bakoitzeko 25 MUAC eskumuturreko, informazio-eskuorria eta bi RUTF poltsatxo -Elikagai Terapeutiko Prestatuak- jasoko dituzte.
Eskaerak haurren ziberrean azaldutako prozeduraren bidez eskatu behar dira.
Erantzun
Sartu