Hillary eta Bill Clinton Euskal Herrian ibili ziren duela 34 urte, eta izugarri gustatu zitzaien. "Euskaldun bihurtzeko prest nengoen!", esan du orain Bill Clintonek, San Franciscoko Euskal Etxean, John Garamendi euskal jatorriko politikari estatubatuarraren aldeko mitinean. Kaliforniako gobernadoreordea da Garamendi , eta Kongresurako hautagai demokrata izan nahi du.
I loved it all, I loved the festivals, the celebrations. I loved everything except the fish and cold milk! Otherwise it was an ace, 100% deal with me. I was ready to become Basque!
>Alegia, dena gustatu zitzaiola, salbu eta arraina eta... "esne hotza". Ezer ez dugu esango arraina ez gustatzeari buruz, baina, zer demontreri buruz ari da Bill Clinton, euskaldunon esne hotzari buruz ari denean?
Erreferentzia: www.eitb.com
Diasporako webguneetan, bi kronika Bill Clinton San Frantziskoko Euskal Etxean egindako agerraldia, hau ingelesez eta Euskalkultura.com-en euskaraz.
Taberna batean esnea eskatu... eta hotza atera ziotela entzuten da arraldeko plazan.