Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ordena zaharra vs. ordena berria

Mikel Iturria
2009-10-10 12:10

Promozio tourraren aukera hori ez zuten alferrik pasatzen utzi La Vanguardia periodikoaren kontrazaleko La Contra atalekoek. "Mundua antiamerikarra zen eta gaur jada postamerikarra da" esaldia nabarmendu dute tituluan bertan.

Esaldi azpimarragarri batzuk daude tarte horretan. Munduak dituen arriskuei buruz galdetuta, zera erantzuten du:

Benetazko arriskua ez da terrorismoa, boterearen mahaian etorri berriei tokia egitea baizik. Lege historikoa da: gora begira dagoen potentzia bat boteretsuen mahaian hartzen ez dutenean, dagoen mundu ordena lehertarazten saiatzen da eta berea sortzen
.

Komunikabideen etorkizunari buruz, berriz:

Alde egindako publizitatea, ez da bueltatuko. Eta lehen iragarkiek finantzatzen zutena, orain irakurleek pagatu beharko dute. (...) Irakurle gutxiagok gehiago ordainduko dute. Periodiko bat produktu oso garestia da, merkeegi saltzen zena dirulaguntza publizitarioagatik
.

Demagun Google iritsi berria dela. Gozoak daude Murdoch eta beste jauntxo batzuk berarekin. Newsweek atarian topatu dugu jauntxoen esaldi hau:

Beraiek (komunikabide taldeetako buruek) diote Google dirutza ari dela egiten beren edukiak inolako lotsarik gabe hartuz eta beraiek zuzentzen dituzten periodikoak negoziotik kanpo utziz.
.

Gauzak horrela: Google-k lehertarazi al du jada ordena zaharra?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu