Teknologia albisteak
1

KKKP VII bilkura Oiartzunen, teknologia berriak eta abarrak

Erabiltzailearen aurpegia
KKKP
2009-10-13 : 11:10

Urriaren 31an KKKP (Kontuak kafea, kopa eta puruakin)en 7. edizioa burutzen da. KKKP bat interes ezberdinak dituzten pertsonen bilera informala da: Teknologia berriak, GNU/Linux, software librea, kultura librea eta "egin zuk zeuk" filosofia. Bertan gai ezberdinei buruzko aurkezpenak eta txarla elkarreragileak ospatzen dira, ordenagailuentzako programei buruzkoak, ordenagailuak muntatu eta desmuntatu, gai sozial eta kulturalak...

Urriaren 31an KKKP(Kontuak kafea, kopa eta puruakin)en 7. edizioa burutzen da.

KKKP bat interes ezberdinak dituzten pertsonen bilera informala da: Teknologia berriak, GNU/Linux, software librea, kultura librea eta "egin zuk zeuk" filosofia. Bertan gai ezberdinei buruzko aurkezpenak eta txarla elkarreragileak ospatzen dira, ordenagailuentzako programei buruzkoak, ordenagailuak muntatu eta desmuntatu, gai sozial eta kulturalak...

Toki berriak ezagutzea gustatzen zaigu, horregatik KKKP bakoitza toki ezberdin batean ospatzen dugu: Gaztetxetan, elkarteetan, kulturetxeetan eta abar.

Asistentzia librea da, baina etortzekotan hobeto jateko edo edateko zerbait ekartzea, edo/eta hauek ordaintzeko diru apur bat. Goizean hasten dira, 11:00ak aldera eta bazkalondoak asko luzatu daitezke, hitzaldien arabera. Logikoa denez, bakoitzak nahi duenean etorri eta joan daiteke.

Bazkalondoko elkarrizketak aurretik planteatutako gai konkretu batzuetara bideratu nahi ditugu, hitzaldi/tailer ez-formalak bihurtuz.

Datuak konpartitzeko ere erabiltzen badugu ere, helburua ez da bakoitza bere ordenagailuaren aurrean egotea, baizik eta denon artean ondo pasatzea.

Edozeinek parte har dezake, bai entzule moduan bai gai bat proposatuz. Hori bai, proposatzen baduzu gai bat berari buruzko aurkezpentxoa egin beharko duzu.

Egitaraua

  • 12.00 - Topaketa Oiartzunen.
  • 13.00 - Eztabaida poteoa. Ze webgune aukeratuko dugu?
  • 15.00 - Bazkaria.
  • 16.30 - SQL Injection ingurune errealean
  • 17.30 - Fail2ban: Zerbitzariak segurtatzen
  • 18.30 - Robotika: Hastapena robotika literarioan
  • 19.30 - Esku bionikoa

Informazio gehiago, HackinBadakigu

Erantzunak

Dabid
2009-10-13 : 18:07

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero erabili gure posta zerrenda :)



http://lists.hackinbadakigu.net/listinfo.cgi/kkkp-hackinbadakigu.net



Inskribatu eta parte hartu :)

Erantzun

Sartu