Facebookek baditu gauza surrealak... adibidez norbaitek berri ematen du nola Marokoko sekretek gazte sahraui bat krudelki torturatu duten eta leihotik behera bota duten, mutila tetraplejiko utziaz... Eta estekatxo bat dago: "Hau atsegin duzu?". Jendeak sakatu egiten du. "Urliak hau atsegin du". Ba beste hau ere surreala da. Qué tipo de perro te pega?
Argazkiak.org | ketipodeperrotepega © cc-by-sa: axiomaxio
Daniar handi batek, San Bernardo batek edo.. akaso Yorkshire edo Txihuahua xixrtrin batek maltratatzen zaitu? Aitor ezazu. Zakur dominanteak jotzen bazaitu hutsaren hurrengoa zara, umiliazioaren klimaxa. Ta nola demontre jotzen du zakur batek gizakia? Hozka bai, baina jo... kanguroak bai akaso, baina zakurrak ez du punch handirik, ala? Zoofilia masokista? Ala uniformeduna da zure zigortzailea?
ahhhh, nik uste nuen kolorea aukeratu behar zela!