Teknologia albisteak
1

Twitter euskaratzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-10-13 : 14:10

Twitterrek bere zerbitzuko interfazea hainbat hizkuntzatara itzultzeko prozedura martxan jarri du. Ostiralean egin zuen iragarpena, eta hizkuntza zehatz batzuk aipatzeaz gain (alemana, frantsesa, gaztelania, italiera), beste batzuk etorriko zirela iragarri zuten. Euskaratzeko ekimen bat agertu da jada.

Gaur egunean Twitter ingelesez edo japonieraz dago, ez hizkuntza gehiagotan. Oraingoz, itzulpen egokitzapena egiten ari dira beste lau hizkuntzatan: alemana, frantsesa, gaztelania, italiera. Gainerakoentzat, itxaron-zerrenda moduko bat antolatu dute. Bigarren zerrenda horretan ez zen ageri euskara ostiraleko lehen orduetan, iragarpena egin zutenean, baina gero gehitu zuten.

Twitter euskarara itzultzeko aukera izateko webgunean sartu eta formularioa zure datuekin bete. Gero etorkizunean Twitterrekoak zurekin jarriko omen dira kontaktuan. Prozedura zehatzari edo itzulpen bolumenari buruzko daturik ez dago oraingoz.

Ekimena aprobetxatuz, Facebook-en talde bat sortu da euskaratzea bultzatzeko.

Komeni da euskaratzen doan laguntzea?

Beste kasu batzuetan bezala, orain ere azaldu da zalantzarik, ea egokia den erabiltzaileen artean doan egitea lan hau zerbitzu handi bati. Kasu honetan, Interneteko enpresari arabar batek, Eneko Knorrek, aipatu du kontua bere blogean (gazteleraz): Ez doan itzuli Twiterrentzat edo beste enpresa handi batentzat. Hala ere, Knorrek salbuespenak aipatzen ditu, eta bat euskararen kasua litzateke; bere ustez, doako itzulpen komunitarioa ondo egon liteke kasu hauetan:

  • Hizkuntza gutxituen kasuan
  • Software libreko proiektuetan, edo irabazi asmorik gabekoetan.

Erantzunak

Sustatu
2009-11-04 : 09:50

Dagoeneko, prest dago gaztelaniazko bertsioa. Horra iragarpena.


Erantzun

Sartu