Sustatu logoa Teknologia albisteak

Paleolito garaiko margoak Debako leizezulo batean

Sustatu
2009-10-09 16:10

Hiru margo multzo identifikatu dituzte:

  • Gutxienez 16 marra pare gorri daude ezkerreko horman, sarreratik nahiko gertu eta orain egiten ari diren zundaketaren eskuinetara. Kolorea gutxitzen doala ikusten da ezkerretik eskuinera, eskuin muturrean dauden marrak kaltzitak estaliak azaltzen direlarik. Goiko argazkiak erakusten du multzo honen parte bat.
  • Sarrerako gelaren bestaldean. Kolore beltzeko kontzentrazioa kaltzitako bilakaera handiko espeleotemaz estalita azaltzen direnak. Oraingo egoera kaxkarra dela medio, eskuinaldean zirkulu bat dirudien zerbait ikusten da eta beste guztia formarik gabeko orban bat dirudi. Agian dena motibo bakar bat izan daiteke. Zehaztasunezko ikerketa baten faltan, esan daiteke, zalantza handiarekin, kolorante beltz honen multzo batek zaldiki baten zati baten itxura izan dezakeela, nahiz eta hipotesi hau ez egon oraindik ziurtatua.
  • Aipaturiko kolore beltzeko orban horien eskuinetara, soilik 100 cm-tara eta beste plano batean, grabaturiko ildo txiki batzuk deskubritu dira. Ildo horiek zentzu eta norabide ezberdinak dituzte eta, nahiz eta lehen momentuan animalia itxura ikusi, ezin izan zen ziurtatu uste hori. Gaur egungo egoeran ezin dugu animalia itxura hori ziurtatu, baina datu guztiak gizakiak egindakoak direla pentsatzera garamatzate (haitzuloan zehar azaltzen diren beste lerro edo ildoekin parekatuz, hauek hartzen, sagu zaharren eta haragijale ertainen atzaparkadak direlarik).

Marra eta gainerakoen adinaz agertu dira iritziak prentsan, baina horretan zuhurrago jokatu du Diputazioak bere ohar ofizialean: aztarnak "animalien hezurrekin batera azaltzean, dataketak egiteko aukera emango digu." Alegia, goiz dirudi oraingoz dataketa emateko.

Foru Aldundiak zenbait neurri erabaki ditu aurrera egiteko ikerketarekin eta aztarnategia babesteko

  • Ikertzaileak soilik sartuko dira kobazuloan. Ikerketak hasi besterik ez dira egin eta dataketa berriak egin behar dira.
  • Indusketarekin jarraitzeko asmoa dago, orain arteko zundaketak zabalik mantenduko delarik.
  • Orain arte 3D-a egiteko jasotako datuak modelizazioa ahalbidetuko dute dibulgaziorako.

Neurriz horiez gai, Jaurlaritzak ezarriko ditu babeserako behar diren neurriak dekretu baten bidez. Foru Aldundiak zabaldutako PDF-an leizearen 3D modelizazio bat ageri da, baina irudiak (hemen behean itsatsita) ez du ez legendarik ez azalpenik, eta ez dakigu nola interpretatu.


Argazkiak.org | Astigarraga leizezuloa © cc-by-sa: herri.admin

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu