Bere XVII. Kongresuan landuko diren ardatzekin lotutako lanen lehiaketan dokumentalak, fikzioak, posterrak eta komunikazioak onartuko dira.
Lanak urriaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira eta genero bakoitzeko onenek 1.000 euroko saria eskuratuko dute.
Eusko Ikaskuntzak 18 eta 30 urte bitarteko gazteak gonbidatzen ditu Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izeneko XVII. Kongresuan parte hartzera, Ei Gazte! sariaren bitartez.
Lehiaketa honek dokumentalak, fikzioak, posterrak eta komunikazioak onartuko ditu, beti ere kongresuan landuko diren 9 ardatzekin lotutakoak. Hain zuzen ere, honako ardatz hauekin:
Aurkeztuko diren lan guztiak originalak izango dira eta edukiak gaurkotasuna izango du. Dokumentalek eta fikzioek gehienez 30 minutuko iraupena izango dute eta komunikazioak 10-15 minutuko hitzaldietan aurkezteko modukoak izango dira.
Erantzun
Sartu