Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hil dezagun Barbie

Josu Mendicute
2009-11-07 14:11

Beste kasu batzuetan umore beltzera jo dute, Barbietaz baliatuz elikadura-desordena parodiatzeko. Ez dakit Bartzelonako dendan Barbie panpinaren bertsio bulimikoa salduko ote duten... Sestaotar batek ateratako argazki hau aurkitu dut sarean, Barbie bulimikoa:


Jatorrizkoa: Copyright, baimenarekin : Freshmaker_ruso

WTF! Rubalcaba ere Barbie panpinaren aurka

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak uste du euskal hezkuntza-sistemak arazo bat duela "biolentzia gaitzesten ez duten gazteak daudenean". Twitterren Xabier Eskisabalek dio horren ondorioz dela orain den bezelakoa, eta Lendakaris Muertos taldearen Fuimos ikastoleros kantua erreferentziatu du. Baina, zer da ikastoletatik kendu beharrekoa? Barbie, noski! Barbie borroka!


Argazkiak.org | Barbie borroka © cc-by-sa: josu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu