Aldiri, euskarazko lehen arkitektura aldizkaria aurkeztu du UEUk
2009-11-10 08:11
Arkitektura euskalduna sustatzeko sortu da ALDIRI. ARKITEKTURA ETA ABAR. Aldi berean, iritzi eta kritiken banaketaren foroa bihurtzeko asmoa duen ekimena ere bada. Jorratuko diren gaiak, besteak beste, arkitektura, hirigintza, ekologia, energia berriztagarriak, diseinua, artea eta soziologia izango dira, beti ere euskal gaiei lehentasuna emanez.
Ezagutzera ahalik eta gehien zabaltzeko asmotan, ekoiztuko diren artikuluak eta idazkiak blog batean jarriko dituzte.
Aldizkaria hiruhilabetekaria izango da eta urteko harpidetzak 18 euro balio du. Dagoeneko 0 alea kalean da, Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak izenburupean.
Erantzunak kargatzen...