Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iaz baino %143 orrialde gehiago ikuskatu dira aurtengo urrian Sustatun

Sustatu
2009-11-06 08:11

Beraz, bisitari gehiago, bisitak gehiago, ikusitako orri gehiago, baina webgunean bisita bakoitza lehen bezalakoa da, bi minutu eta erdikoa. Fidelizazio maila ez da aldatu, itxura batean. Google Analytics sistemak ematen dizkigun datuak dira artikulu honetakoak.

Bisiten jatorria:

  • Google: 17.000 (%36 gora)
  • Bisita zuzenak: 14.000 (%38 gora, baina pisuan jeitsi da)
  • Referrerrak, 9.600 (ikus hurrengo blokean azalpena)
  • Newsletterra: 5.600 (%40 gora)
  • Sare sozialak: (Twitter+FB) 4.300

Referrer edo beste toki batzuetan eskaintzen dizkiguten esteketatik datozen bisitak: 9.600 (%93 gora).

  • Facebook %16
  • Meneame %10
  • Zabaldu %6
  • Twitter %5
  • Indymedia: %3
  • Argia: %3
  • Berria: %3

Eta urriko albisterik klikatuenak:

  1. Xabier Silveiraren potoak 9.211
  2. Hizkuntzalari baten kritika Veleiakoan 5.379
  3. EITB barnean gora-beherak, 2.978
  4. Kirmen Uribe, Espainiako sari nazionala 2.807
  5. Francoren argazkia Mendexan 2.740

Aurrekoan argitaratu genuen estatistika sortan, Twitter eta Facebook-ek bisitetan zuten eragin hazkorra komentatu genuen. Urriko estatistiketan ere ikusten da hori, baina efektu hau hobeto ezagutzeko neurgailuetan aldagai berriak sartu genituen urriaren erdialdean. Hortaz, urrikoak barik, azaroko estatistikak emango digu sare sozialetako argazki zehatzago hori.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu