Zientzia eta teknologiaren astea, bi astetan aurten
2009-11-09 18:11
EAEko zenbait erakundek urtero antolatzen dute Zientzia eta Teknologiaren astea. Hasi, gaur hasten dira ekitaldiak John Kao kontsultoreak Donostian emango duen hitzaldi batekin. Hitzaldi hori Internet bidez jarraitzeko aukera egongo da gaur arratsaldean (eta Coveritlive bidez zuzenean komentatzeko ere bai).
John Kaoren agerpena Donostian oraintxe bertan da, 17.30etan. Victoria Eugeniako aretoko ekitaldian, Patxi Lopez lehendakaria ere izatekoa omen da.
Zuzenean jarraitzeko, hemendik beraz.
Astea luzatzen da
Izatez, aurtengo asteak bi aste iraungo ditu, eta webgune berezi bat ere sortu diote ekimenari sarean.
Ekitaldien egitarau osoa, dokumentu honetan daukazue:
Erantzunak kargatzen...