Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Street View Euskal Herria erakusten hasi da

Sustatu
2009-11-10 12:11

Pasa den astean Googleren bizikleta ikusi genuen Bilbon, eta gaur Googleren mapak Street View aukera ematen hasi dira Euskal Herriko hainbat txokotan.


Argazkiak.org | Kale Nagusia (Iruñea) © cc-by-sa: sustatu

Badirudi Arrasate inguruan ere ikusi dutela Googleren autoa, baina momentuz Google Street Viewk ez du inguru hori gehitu. Autobide nagusiak, Bilbo eta Iruñea ikus daitezke orain Google Street Viewrekin.


Argazkiak.org | Google Street View Euskal Herrian © cc-by-sa: sustatu

Street view nola erabili

Google Street View zerbitzuak 360ºko irudiak eskeintzen ditu Googleren mapetan. Albo batean, mapetan hurbildu eta urruntzeko zoom tresnaren gainean, panpintxo hori baten irudia dago.


Argazkiak.org | Google Street View panpintxoa © cc-by-sa: sustatu

Panpin hori klikatu eta arrastratu ezkero mapa gainera, Street View erabili daitezkeen tokiak koloreztatu egingo dira, urdinez.


Argazkiak.org | Google Street View panpintxoa © cc-by-sa: sustatu

Urdinez markatutako puntu batean soltatu panpina, eta gune horren irudia emango dizu, 360º biratzeko aukerarekin.


Argazkiak.org | Google Street View bista © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu