Teknologia albisteak

Android Encounter 09 Miñaon

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - Tagzania
2009-11-05 : 16:11

Datorren asteartean hilak 10 ospatuko dugu Arabako parke teknologikoan, Miñaon, Android Encounter 09. Goizez izango da eta doakoa. Oraindik tokia dago! Aprobetxatu izena emateko: Android Encounter 09

Zer den Android

Zer den Android

Android, Linuxen oinarritutako sistema eragile bat da, Googlek asmatu duena sakeleko telefono eta antzerakoetan erabiltzeko. Edozein telefono markak Android erabili dezake, eta horrela, tresna hauentzat egiten diren edozein aplikazio erabiltzeko modua izango dute.

Astearteko saioa

Astearteko saioa Proyelia eta CodeSyntax enpresen artean antolatu da. Helburua, sistema eragile honen zabalkundea bultzatzea da, horren gainean aplikazio eta erabiltzaile gehiago izan ditzagun.

Hitz egingo dutenen artean, Alvaro Fuentes azpimarratzekoa da, Open Handset Alliance-koa .

Gainera, inguruan Androidekin gabiltzan enpresen bilgune izango da asteartekoa, han izango dira Proyelia, CodeSyntax, Tagzania, I2Mapp, Elurnet eta Nebutek enpresetako ordezkariak.

Izena emateko:

Gogoratu doakoa dela saioa. Eman izena hemen: Android Encounter 09

Erantzun

Sartu