Sustatu logoa Teknologia albisteak

BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin bat

Sustatu
2009-11-05 10:11

Aitor Garcia Rey informatikari saiatu bat da. Eusko Legebiltzarraren informazioa parlamentuak berak baino askoz hobeto banatzen duen Parlio.org webgunearen sortzailea boluntarioetako bat da, besteak beste. Haserretu egin da eta bideoa grabatu du Bizkaia.eu e-posta zerbitzu publikoaren propaganda jaso duenean, paper pertsonalizatuan egindako kanpaina seguruenik garestia delako, baina ez horregatik bakarrik.

Bizkaia.eu e-posta zerbitzu bat da, eta BiscayTIK ekimenaren barruan garatu da. Prentsa-ohar honek azaltzen ditu zerbitzuaren ezaugarrietako batzuk.

BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Microsoft-en arteko lankidetza proiektu bat da. Bere garaian zabaldu zen informazioaren arabera, 45 milioiko inbertsioak aurreikusten dira.

Besteak beste, ikerketa zentro bat garatzeko konpromisoa hartu zuen Microsoft-ek. Be My Gov Center edo Bizkaia European Microsoft Citizen Services and e-Government Center, helburu honekin BiscayTIK webgunean esaten dutenez: "Bizkaian, eGovernement alorreko soluzioen inguruan jakintza-gunea sortzea."

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu