Nondik dator kebab hanburgesak egiteko haragia?
Azken urteotan modan jarri da Doner kebab, kebap edo hanburgesa turkiarrak (hala deitzen diete, behintzat) jatea, eta halakorik probatu dutenek seguru bere buruari galdetu diotela haragi multzo handi hori nondik datorren. Ba, hara gasteiztar batek deskubritu diguna:
Sarean bueltaka dabilen argazki bat da eta, zalantzarik baldin badago argituko dugu: ez, ez da hori kebaparen benetako jatorria, hemen ikusten den haragi multzo hori nahiko antzekoa badirudi ere.

Jatorrian, bildots-haragia da produktu honen funtsa. Oilasko haragizkoa ere saltzen omen da, ez horren benetakoa kasu horretan. Grezian gyros esaten zaio, eta izen horrekin ere zabaldu izan da nazioartean.
Agian animaliaren argazkiak trukoa du... edo ez. Llama bat izan daiteke, hankak bilduta dituela gorputzaren azpian, lasto artean.
Bide batez, bideo bat topatu dugu, erakusten duena kebabak prestatzeko prozesu industriala.
Kebap argazkia, jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Günther L. König
Erantzunak kargatzen...