
Tuenti euskaratuta azaldu da. Momentuz, Goenkalen. Enpresaren marketin ekintza ote? Baque kafeak agertu izan diren bezalatsu, produktua agerrarazteko? Hala baldin bada, benetan garabidean dagoen probetako interfazea ote da?
Argazkiak.org | Tuenti euskaraz, Goenkalen © cc-by-sa: sustatu
Joan zen astean inauguratu zen Eibarko Udal Artxibo berria. Egoitza berriarekin batera, hainbat urtez Bergaran gordeta izan diren milaka agiri ere itzuli dira Eibarrera. Eta agiri horien artean, 1668 eta 1721 urteetan idatzitako euskarazko kopla bi ere agertu dira. Egoibarra.com webgunean argitaratu dituzte irudiak eta transkripzioak.
Kaixiomaitia 2007. urtean sortu zen, lehenengo harremanetarako webgune euskalduna. 2 urte pasatxoko bilakaera arrakastatsuaren ondoren, webgune guztiz eraberritua plazaratu da.
Euskaltzaindiaren 15. Jagon Jardunaldian ostiralean izango da, eta hauxe da gaia: Etorkinak eta euskara. Ostiralean izango da, hilak 20, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Izena ematea libre da, baina azken eguna da osteguna 19, eta datu-orria hau bete behar da. Jardunaldian Unesco Etxeak eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutuak ere hartuko dute parte.
Gaur azaroak 18, eguerdiko 12etan, Zuztarretatik ahora!, eskolarako materialaren aurkezpena izango da, Labayru Ikastegiaren eskutik, Galdakaoko Musika eskolan. Ekitaldian Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ahalduna, Andres Urrutia Euskaltzaindiako euskaltzainburua, Joseba Escribano Galdakaoko Alkatea, eta Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendaria izango dira.
Argazkiak.org | Zuztarretatik ahora, DVD-a, Labayru
Blogari batek nonbaitetik ateratako zerrenda bat kaleratu du sarera: ikasteko zailenak diren hizkuntzak. Eta euskara omen da lehena, munduko hizkuntzarik zailena. Blogariak aipatzen duenez, Erresuma Batuan egindako azterketa edo inkesta ofizial baten emaitza da hori, baina azterketa horren estekarik ez du ematen: ez dirudi inkesta hori egiazkoa denik. Eta euskara ere ez da munduko hizkuntza zailena: Larry Trask zenaren euskarari buruzko FAQ-a gogora dezagun Buber orrietatik berreskuratuta.
Nagore Laffageren hilketaren epaiketan, Nafarroan bildutako epaimahaiaren erabakia ez da askoren gustokoa izan. Familiaren samina eta protesta ulertzekoa da, baina nire iritziz, politikarien kritikak lekuz kanpo egon dira: eta kritika horien artean, denetarikoak izan dira, hasi oposizioko alderdietako ordezkarien komentario pertsonal soiletatik, eta Eusko Jaurlaritzarten adierazpenetara beste erkidego bateko hiritar soilak lasai asko kritikatzen. Populismoa eta zigorrik ahalik eta altuena lortzeko grina. Hori da giroak eskatzen duena, nonbait. Ni ez nago ados.
AEBetako hirietan trafiko datu zehatz eta osatuak ematen ditu Googlek, Seattlen adibidez. Frantziako hainbat erakunderen datuekin A63 autobideko trafiko datuak ikus ditzakegu Google Mapsen.
Hedabide sozialak izugarri hazten ari dira Interneten, eta horien abaroan sortzen ari dira ogibide berriak, tartean Community Manager delakoa (CM), alegia, komunitate kudeatzailea. Twitter-en izan nuen horren berri, eta di-da irakurri nuen La función del Community Manager izeneko PDFa, iruditu zitzaidan-eta zerikusi handia izan zezakeela nire lanarekin. Oso argigarria iruditu zitzaidan. Hona hemen presazko laburpen bat, interesatzen baldin bazaizue.
HABE-ren Ikasbil orrian nenbilen ikasleentzako materiale bila eta Explorerrek abisatu dit ea orri hori indonesieratik itzuli nahiko nukeen. WTF???
Argazki bitxia erabili du Oiartzungo Unife kooperatibak saltzen dituen burdindendetako produktuen udazkeneko eskaintzaren berri emateko. Propaganda foiletoa, besteak beste, Azpeitia, Arrasate eta Abadiñoko Sein izeneko burdindendetan dago eskuragarri. Kontua da, horrelako denda batean egindako erosketak izateko zenbakiak beldurgarriak direla...
"Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian" ikerketa-lana aurkeztu dute aste honetan Elhuyar fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak. Ondorioek artean, hauek aipatu dituzte:
Ez da kontu berria: Hotmail apiriletik eta Gmail maiatzetik euskaraz erabiltzeko aukera dago. Hizkuntza aldaketa segundotan egin daiteke.
Azalpen horien bideo bat jaso du Sustatuk Zeuk idatzi formularioaren bitartez. Hemen dago:
Arabako kuadrilla guztietara euskararen erabilera sozialaren aldeko mezua zabaltzeko Kuadrillaz Kuadrilla euskaraz ekimena jarriko du martxan Ziurtagiriaren Elkarteak Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Programa aurrera eramateko kuadrilletako euskara teknikariekin eta zenbait enpresarekin elkarlanean ariko da Ziurtagiriaren Elkartea. Izan ere, helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean eragitea da. Azken batean, hizkuntzaren normalizazioan eragin nahi da modu erakargarri eta parte-hartzailean.
Zazpi oinarri azaltzen dituen adierazpen bat kaleratu du legez kanporatutako ezker abertzaleak gaur, zenbait ordezkarik Altsasun egindako agerpen batean. "Prozesu demokratiko baterako lehen urrats" aurkeztu ditu ezker abertzaleak oinarri horie, bere borondatearen adierazgarri. Lehen oinarriaren azalpena honela hasten da: "Konponbide demokratikorako prozesuaren erreferentzia bakarra bide baketsu eta demokratikoetatik adierazitako herri borondatea da"
Aste honetan albiste izan da errege-erreginek Donostiara eginiko bisita. Eta kezkatuta geratu naiz ikusterakoan batzuek nola atera dituzten ukondoak bikotearekin egoteko. Ez dut jarraipen berezirik egin, baina nire RSS irakurgailura iritsitako apuntetxo bat eta argazki bat aipatu nahi ditut gaur.
praktikatu ezagutarazteko eta berau erabiltzen animatzeko atazak denen eskura daude praktikatu blogean
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza departamenduak laguntzak zabaldu ditu gabon egunetan merkaguneetan formatu txikiko kontzertuak egiteko. Formatu txikiko taldeen bila gabiltza gabon egunetan merkaguneak musikaz janzteko. Jende askori gabonak pozteko haina kontzertu egingo ditugu.
Soinu pertsonala lortzeagatik, pop doinuak eta musika elektronikoa uztartuz, Delorean taldeak Espainako Irratiako "Ojo Critico" kulturari buruzko saioaren saria jaso du, musikaren atalean.