Sustatu logoa Teknologia albisteak

15.000 lagun Tuenti euskaratzearen alde

Sustatu
2009-11-10 11:11

Tuentiko ebento batean 15.000 pertsona batu dira sare sozial hau euskaraz, katalanieraz eta gailegoz jar dezaten aldarrikatzeko. Horrelako ebentoak erabiltzen dira Tuentin aldarrikapenak egiteko: duela zenbait hilabete, adibidez, erabilera baldintzak aldatzeko presioa egiteko erabili zituzten ebentoak erabiltzaileek, eta lortu zuten.


Argazkiak.org | Tuenti euskaraz © cc-by-sa: sustatu

Pasa den urteko abenduan Tuenti euskaratzea aztertzen ari zirela aitortu zuen Zaryn Dentzel Tuentiren sortzaileak:

Tiene un coste tecnológico, pero estamos mirando si podemos hacerlo.

Pasa den urteko abenduan esan zuen hori, El Diario Vasco egunkarian egin zioten elkarrizketa batean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu