
El Pais-en paperezko elkarrizketan "(...)" dexente dago. Testu osotik kendutako pasarteak dira. Batzu ez dira esanguratsuak, beste batzu bai. Sareko bertsio osoa leitu behar da kanpoan geratu diren hitzak topatzeko.
Kaos en la Red
Sare sozialen kontua pixkat perspektibatik ikusita, iruditzen zait bi arrakasta gako dituela: sortzailearentzat esfortzu gutxi eta hartzailearentzat bazka asko.
Bizarrain kultur elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. Mintzamina deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz.
Datorrren asterako mendi astea antolatu dugu Lazkaon. Diaporama emanaldi batekin hasiko gara astelehenean. Ondoren, mendiko hainbat aditu eta arituren partaidetzarekin mahai inguru goxo batekin segiko dugu ostegunean.
Euskal Herrira maiz etorri den Vahan Sarkisian hizkuntzalariak, egunkari batean egindako elkarrizketa batean esandakoa da artikulu honetarako aukeratutako izenburu hau. Armeniako Everan-eko Unibertsitateko irakasle honek harritu egin zen hemen euskararen jatorriarekin axolagabekeria ikusita. Kaukason hizkuntza arloan dihardutenek beste ikuspegia omen dute eta mintzairen sorreraren garrantzia beti izan ei dute kontuan.
Behe Bidasoa eskualdean bere seinalea hedatzen duen Antxeta Irratiak (90.5 FM) heldu den otsailaren 14an hamar urte beteko ditu. Horren karietara entzule, laguntzaile, langile eta sortuko diren bidelagun berriekin urtemuga ospatzeko xedez plangintza berezia martxan jarriko dute.
Urriaren 17an Nafarroa Oinez ospatzen da Atarrabian. Eguraldi lehorra bezain freskoa izanen denez, jende asko hurbilduko da, baina beti ere izanen da ezin etorrita geratuko diren hainbat eta hainbat lagun. Dena den, etorriko direnentzat zein etxean geratuko diren guztientzat, Nafarroa Oinez jarraitzeko aukera izanen da web orrialdearen bidez , sare sozialen bidez ( Facebook eta Twitter ) eta bluetooh bidez.
Hizkuntza-kudeaketa 30+10 mintegiaren 5.edizioa urriaren 21ean burutuko dela eta, gogoeta egin dugu mundu ekononomizistan hizkuntza-kudeaketak bilatu beharreko tokiaren inguruan eta bide batez informazioa helarazi mintegian azalduko diren aurtengo 13 hitzaldiei buruz. Lelo hori ("It's the economy, stupid") erabili zuen 1992 urtean Bill Clintonek AEBtako presidentetza lehen aldiz lortu zuen hauteskundeetan. Bien bitartean, Bush aitak uste zuen Golkoko gerraren bitartez piztuko zuela herritarren nazionalismoa eta horrela lortuko zuela gehiengoaren atxikimendua.
Anjel Lertxundi euskal idazleak eskuratu du Espainiako Saiakera Saria, Kultura Ministerioak urtero banatzen duen saria Literatura Sari Nazionalen baitan. Eskarmentuaren paperak obra saritu diote. Literaturaz egin du gogoeta idazle oriotarrak, baina autobiografiatik ere asko du.
"Bidaiak, mendia eta aisia" izenburupean, jardunaldiak antolatu ditu urrian Elkar argitaletxeak. Besteak beste, Alberto Iñurrategik, Ibon Arrieta "Aitza"k eta nik neuk emango ditugu hitzaldiok Megadenda ezberdinetako aretoetan. Sekulako ohorea da niretzat solasaldien kartela Iñurrategi eta Arrietarekin batera osatzea. Lehen hitzaldia gaur da, 19.00etan, Donostian.
Harritu egin nau Arrasateko harategi batean ikusi dudan iragarkiak: oilasko begetala errea 6 eurotan. Lehenengoan ez dut asmatu zer den zehazki iragartzen zena; une batez pentsatu dut haragiaren ordezko berriren bat zela, hau da, hanburgesa eta saltxitxa "begetalak" asmatu ziren moduan, denda horretan salgai zeudela seitanez edo tofuz egindako "oilaskoak".
Argazkiak.org | Oilasko begetalak © cc-by-sa: goioarana
Bi andoaindarrek eskaera egin diote Tolosako Erregistro Zibilari haurra euskaraz erregistratzeko. Haizea Baltasar Arregi eta Iñaki Otamendi Gutiérrez andoaindarrak guraso izango dira azaroaren 11ren bueltan. Haurra jaio ondoren zer tramite administratibo egin behar diren ikusten hasi direnean, sekulako ustekabea izan dute: gaur egun ezin da seme-alaba euskaraz erregistratu ez Andoainen, ez Tolosaldeko bake epaitegi bakar batean ere; Tolosako Erregistro Zibilean bai, ordea
Unea iristsi da! jaialdi nazionala urriaren 16an egingo da Ordizian eta Euskal Herria eta Eskoziako herri kirolariek, musikariek eta pailazoek hartuko dute parte bertan.
2009ko maiatzean, Itxurain izeneko kultur ekimenaren baitan, alkizarrek txondorra egosi zuten auzolanean garai bateko tradizioa berreskuratu asmoz. Xabier Artolak argazkietan bildu zuen prozesua.
Hispanitate eguna da gaur: jai-eguna espainiar Estatuan, eta jai beraz Hego Euskal Herriko eskoletan. Eguraldi honekin etxean igaroko dute eguna askok eta askok eta, hori dela eta, proposamen bat dakarkigu haurrak dituzten guraso sustatuzaleentzat: Goardia Zibilen marrazkiak deskargatu eta inprimatu koloreztatzeko.
Urtemuga ospatzeko zenbaki berezia kalean da. Bebe musikaria, Kilian Jornet mendi lasterkaria, Marta Etura aktorea, Tania Llasera aurkezlea, Aitor Zubieta pilotaria... Pertsonaia horiek guztiak elkarrizketatu ditugu. Urtemugaren haritik, bestalde, bideo lehiaketa abian da eta urriaren 15ean ostirala, doako kontzertua izango da Bilboko Kafe Antzokian; Esne Beltzak joko du.
Zarauzko Udalak eta Arte eta Historia museoak erakusketa antolatu dute "Tik, tak, klik" izenburupean. Erakusketa azaroaren 14a bitartean egongo da ikusgai Sanzenea jauregian eta mende baten lekukotza biltzen du. Zarauzko Santa Maria la Real parrokiako dorreko erlojuak aurten beteko ditu ehun urte. Mendeurrenean, antzinako 122 argazki inguru zintzilikatu dituzte, erlojuak «bere talaia pribilegiatutik» ikusitakoak islatzeko. Gainera, "Zarautz, denboraren begirada" izeneko dokumental laburra ere ekoitzi dute.
XVI. mendeko euskal arrantzaleek egiten zuten bidaiaren erreprodukzioa da lan hau. Pasaiako Ontziolan garai hartako txaluparen erreplika bikaina egin ondoren, espedizio talde batek 6 astez arraunen eta belen bidez bakarrik nabigatuko dute lehengo euskal marinelek egiten zuten modu beretsuan. Bale eta bakailoaren arrastoaren atzetik Canadan ibili dira, nazioarteko itsas historia berridazten zuten bitartean.
Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuarekin, honako hiru kategorietan egongo dira sariak:
Plazan alkartuko gara. Horixe aurtongo Bizkaiko Bertsolari txapelketaren leloa. Domekan, urriaren 10ean, hasiko da txapelketea Mungian eta abenduaren 18an izango da finala Barakaldoko BEC erakustazokan.