CAF-Elhuyar sariak 2010
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2010eko CAF-Elhuyar sariak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek, eta badira 17 urte sariketa abian jarri zenetik.
Hiru kategoria egongo dira aurten:
Dibulgazioartikulu originalen kategoria
Inoiz argitaratu gabeko dibulgazio-artikuluei 2.000 -ko bi sari emango zaizkie:
- bata dibulgazio-artikulu orokorrei dagokiena
- eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari dagokiona.
Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren kategorian
Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat 5.000 -ko sari bat izango da.
Lan horiek zientzia- edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dute, betiere.
Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategoria
Sari bat egongo da jokoan, 2.000 -koa, eta 2010. urtean argitaratu diren kazetaritza-lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.
Erantzunak kargatzen...