Datorrren asterako mendi astea antolatu dugu Lazkaon. Diaporama emanaldi batekin hasiko gara astelehenean. Ondoren, mendiko hainbat aditu eta arituren partaidetzarekin mahai inguru goxo batekin segiko dugu ostegunean.
Eta, azkenik, Finalista eguna izango dugu igandean eta denon "zorionak zuri" abestuko diogu Gipuakoako mendi federazioari 25 urte bete dituelako. Urriaren 25eko Finalista egun horretan, irteera goizeko 9.00etan izango da Zubierreka industrialdetik. Gero, eguerdian, pilotaleku inguruan, zubi tibetarra, eskalada eta korapilo tailerra izango ditugu.
Denok gonbidatuta zaudete!
Erantzun
Sartu