Teknologia albisteak

Zarautz, denboraren begiradapean

Erabiltzailearen aurpegia
Haritz Rodriguez | Tokitan.tv
2010-10-11 : 11:10

Zarauzko Udalak eta Arte eta Historia museoak erakusketa antolatu dute "Tik, tak, klik" izenburupean. Erakusketa azaroaren 14a bitartean egongo da ikusgai Sanzenea jauregian eta mende baten lekukotza biltzen du. Zarauzko Santa Maria la Real parrokiako dorreko erlojuak aurten beteko ditu ehun urte. Mendeurrenean, antzinako 122 argazki inguru zintzilikatu dituzte, erlojuak «bere talaia pribilegiatutik» ikusitakoak islatzeko. Gainera, "Zarautz, denboraren begirada" izeneko dokumental laburra ere ekoitzi dute.

Erakusketa osatzen duten argazkiak Zarauzko Argazki Artxibotik atera dituzte. Urteetan herritarrek bildu eta artxiboari emandako argazkiak dira, beraz.

Udalerriko hainbat eremuetako irudiak daude erakusketan ikusgai: Kale Nagusia, Musika Plaza, itsas-pasealekua eta hondartza inguruak, Narros jauregia , udaletxe zaharra eta Vista Alegre, besteak beste.

Erakusketarne helburua argazki horien bitartez atzera begirakoa egitea da, hirigunean izan diren aldaketak gogorarazteko.

122 argazkiez gain, dokumental txiki bat ere osatu dute, "Zarautz, denboraren begirada" izenburupean. Zarauzko ibilbide historikoa oinarri hartuta, 7 zarauztarren oroitzapenak biltzen ditu bideoak. Elkarrizketak herritarrek hizpide dituzten eremuetan grabatu dira bertatik bertara.

Erakusketa azaroaren 14a bitartean izango da ikusgai, egunero 18:00etatik 20:00etara.

Erantzun

Sartu