Sustatu logoa Teknologia albisteak

Anjel Lertxundi, Espainiako Saiakera Saria

Sustatu
2010-10-14 15:10

Anjel Lertxundi euskal idazleak eskuratu du Espainiako Saiakera Saria, Kultura Ministerioak urtero banatzen duen saria Literatura Sari Nazionalen baitan. Eskarmentuaren paperak obra saritu diote. Literaturaz egin du gogoeta idazle oriotarrak, baina autobiografiatik ere asko du.

Sari honek Espainiako hizkuntzaren batean 2009an genero honetan idatzitako lanik onena saritzen du, eta horri esker Lertxundik 20.000 euro jasoko ditu. Liburua Alberdanian dago salgai 12,60 euroan edizio digitala (ePub / Mobipocket) eta 18 euroan paperezko bertsioa.

Berriak elkarrizketa egin zion martxoan Lertxundiri saiakeraren edukiaz. eitb.com-en bideo bat ere badago, liburuaz hizketan Sautrela saioan izan zenekoa:

Egunero idazten du Lertxundik Berrian eta tarteka Sustatun ere bai

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Rogelio Blanco, Gregorio Salvador, Victor Fernandez, Sebastian Garcia, Marta Pessarrodona, Alfonso Navales, Francisca Rubio, Santos Alonso, Maria Teresa Pascual, Estrella de Diego eta aurreko bi urteetako saridunak: Justo Beramendi eta Manuel Reyes Mate.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu