"Mintzamina" solasaldi-sorta, Altzan
2010-10-17 10:10
Bizarrain kultur elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. Mintzamina deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz.
Solasaldien helburuak dira, besteren artean, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea, ahal den neurrian osatzea eta altzatar euskaldunen artean sarea osatzea. Honakoa izango da egitaraua:
- Urriak 21: Itsasoaren alaba bideo-emanaldia eta mahai-ingurua Josu Martinez egilearekin.
- Azaroak 4: Joxe Manuel Odriozolaren Abertzaleak eta euskara liburuaren inguruko mahai ingurua.
- Azaroak 18: Altzan euskal kulturaren egoeraren inguruko gogoeta tailerra
- Abenduak 2: MINTZODROMOA. Berariaz zehaztuko dira tokia eta ordua.
- Abenduak 16: Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiak antolatutako tailerra
Ekitaldiak Tomasene kultur etxean izango dira, 19.00etan.
Erantzunak kargatzen...