Teknologia albisteak

Nafarroa Oinez 2010

Erabiltzailearen aurpegia
Paz de Ziganda ikastola
2010-10-15 : 11:10

Urriaren 17an Nafarroa Oinez ospatzen da Atarrabian. Eguraldi lehorra bezain freskoa izanen denez, jende asko hurbilduko da, baina beti ere izanen da ezin etorrita geratuko diren hainbat eta hainbat lagun. Dena den, etorriko direnentzat zein etxean geratuko diren guztientzat, Nafarroa Oinez jarraitzeko aukera izanen da web orrialdearen bidez , sare sozialen bidez ( Facebook eta Twitter ) eta bluetooh bidez.

Web orrialdea

Azkeneko oharrak, eguraldia, nola iritsi, ibilbidea, programa... hemen dena ikusgai izanen da. Baina baita ere eguneko argazki guztiak eta bideoan. Zuzenean ez, baina bai ahalik eta lasterrena. Horretarako Flickerreko kontuaz baliatuko gara, eta YouToubekoaz bideoetan.

Facebook

Orrialdean ebento guztien berri emanen da eta baita zuzezeko harremanak izanen ditugu konektaturik dabiltzan lagunekin .

Twitter

Urtean zehar etekin gutxi aterko diogu kontu honi, baina hala ere Oinez egunerako hashtag bat zabaldu nahi dugu #oinez10 gure aldetik eta twitter zale guztien aldetik azkeneko berriak eta bizipenak jendarteratzeko.

bluetooh

Bluetooh bidez ere eguneko programa osoa jaitsi daiteka Area 1ean, ikastola dagoen gunean, hain zuzen ere

Android

Androiderako ere aplikazio bat egon liteke, baina berandu xamar iritsi gara app inventorrera eta ezin aurreratu tajuzko ezer egitera. Geek-en batentzako denbora-pasa izanen da gehienbat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago