Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Sagardo Astea abian

Igartubeiti
2010-10-09 : 11:10

Ostegunetik abian da Sagardo Astea, urriaren 7tik 14ra bitartean ospatzen ari garena. Sagar zanpaketak, antzezpenak, zanpaketak kirikoketa erritmoan, hitzaldiak eta lehiaketak Igartubeiti baserri museoan.

Swing apur bat eman edozein doinuri, Guns N' Roses-i adibidez

Sustatu
2010-10-08 : 13:10

Musika gogoko duen programatzaile batek programa informatiko txiki bat egin du, The Swinger. Kantu bat ematen diozu eta kantu horren erritmoa aldatzen du, swing pixka bat emanez. Emaitza oso kuriosoak dira! Entzun Guns N' Roses adibidez.

4

Movistar eta euskara

Naparra
2010-10-08 : 12:10

Movistar konpaniarekin dut mugikorra. Mugikorra bera (aparatua, Sony) euskaratuta dut; dei linea (MOVISTAR) "hizkuntza aukeran" => euskara aukeratuta: deiak hartzeko, 123kin harremanetarako, Harrera mezua pertsonalizatuta... euskaraz. Baina, bada bostgarren edo seigarren aldia, bapatean DENA erdera hutsean azaltzen zait, bapatean, neuk deus agindurik eman gabe, itzali gabe, konexio etenik gabe.

Awajun emakume honek zerbait esan nahi digu

Luistxo Fernandez
2010-10-08 : 09:10

Peruko gatazka politiko bati buruzkoa da bideo hau. Iazko ekaineko gertaera batzuk. Bost minutuko bideoak gertatutako drama aldeetako baten ikuspuntutik ematen saiatzen da, indigenen ikuspuntetik. Baina harrigarriena niretzat, ia hasieran, 21. segundutik minutu batez luzatzen den emakumezkoaren hitzaldia da. Aspaldian Interneten ikusi dudan gauzarik inpaktanteena.

1

Novel sari barik geratu zen Ortiga ezta?

Sustatu
2010-10-07 : 17:10

Masai ikastaro honetan, euskararekin egindako desastreak nabarmendu ohi ditugu. Auzokoei begiratzea ere ondo dator tarteka, eta hiru adibide ekarri ditugu gaur hona. Adibidez, Mario Vargas Llosa idazle peruarrak saria jaso du gaur, eta honela jakinarazi du El Pais egunkariak bere webgunean:

BabeliumProject.com: Euskara eta Ingelesa mintza-praktikatu!

Juanan Pereira
2010-10-07 : 14:10

BabeliumProject.com, Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM ikerkuntza taldeak garatutako, mintza-praktika egiteko web aplikazio kolaboratibo bat da. Erabiltzaileak ez du ezer instalatu beharrik izango, aplikazioa bere nabigatzailean bertan erabili dezakelako.

Informatika eta teknologia berriak aztergai UEUko udazkeneko eskaintzan

UEU
2010-10-07 : 12:10

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) udazkeneko eskaintzaren artean, Moodle, HTML5 eta ordenagailuz lagundutako itzulpena daude.

Argentinara joandako euskaldunei buruzko dokumentala egin du Nuria Vilaltak

GAZTEZULO aldizkaria
2010-10-07 : 10:10

Nuria Vilalta 28 urteko bilbotarrak egin du, eta Rio de la Platako bi aldeetan bizi diren euskal herritarren eta haien ondorengoen gorabeherak -zergatik utzi zuten sorterria, esate baterako- eta kultura ezagutzera ematen du. Bertakoen testigantzak ez ezik, irakasleenak, kazetarienak eta historialariak ere jaso dituzte.

8

Indian hizkuntza berria topatu dute

Ahotsak.com
2010-10-06 : 13:10

Ikertzaileek hizkuntza berri bat identifikatu dute Indiako urruneko herrialde batean. "Koro" du izena eta desagertzeko arriskuan dago. BBCek jakinarazi duenez, hizkuntzalari talde batek aurkitu zuen "Koro" Arunachal Pradesh-era egindako ibilaldi batean, Indiako ipar-ekialdean. Talde hori National Geographic-en proiektu batean ari zen lanean, mehatxupean dauden hizkuntza indigenak aztertzeko.

Zer da ahosabai hautsia?

Joseba - Aspanif elkartea
2010-10-06 : 11:10

Aurpegiko jaiotzatiko malformazio arruntena da ahosabai hautsi edo erbi ezpainena. Titia hartzeko, jateko, irensteko edo entzuteko zailtasunak eragiten ditu haurrengan, tratamentu egokiarekin sendatzen den arren. Osakidetzak ez du oraindik talde multidisziplinar espezializatu bat ofizialki izendatu eta, logopedia eta ortodontzia premiak, zenbait kasutan larriak direnak, gurasoen kontu gelditzen dira.

1

Patrikako parke jurasikoa: auzokoaren terrarioan fauna harrigarria

Iñaki Olano
2010-10-06 : 10:10

Patrikako "Parke Jurasikoa" dauka auzoko batek eta ezin argazkiak hartzeko tentazioari eutsi.


Argazkiak.org | Auzokoaren maskotak © cc-by-sa: axiomaxio

1

Bitacoras Sariak eta euskal blogosfera

Haritz Rodriguez |Tokitan.tv
2010-10-05 : 13:10

Bitacoras Sariak espainolez hitz egiten duen blogosferako sari garrantzitsuenak dira, seguru aski. Baina bere arauen arabera, euskaraz, katalanez eta galegoz dauden blogek ere parte har dezakete. Aurten, dagoeneko iragarri dituzte behin-behineko sailkapenak. Baina euskaraz ezer gutxi dago. 20 kategoriak begiratu ditut banan-bana (2.000 blog inguru) euskarazko hautagaien bila. Zerrenda ez da oso zabala.

Hemen dira 2010eko IgNobel sariak

Josu Lezameta, Jozulin
2010-10-05 : 12:10

Lehendabizi barrea eragin eta bigarren pentsaraztea lortzen dutenak saritzea da IgNobel sarien helburua eta Improbable Research erakundeak banatzen ditu urtero. Ilustrazio gisa, galtzerdiak zapaten kanpotik: demostratu dute izoztutako bideetan gutxiago labantzen zarela horrela ibilita. Fisikako IgNobel saria merezi izan du aurkikuntzak.

2

Euskaraz egiten duten bezeroek sariak eskuratzeko aukera dute Elorrion

Miel Guridi eta Ainara Ibañez, Geurien egitasmoko teknikariak (Elhuyar Aholkularitza)
2010-10-05 : 10:10

Gurien euskaraz, jakina! kanpainaren bidez, sari ederrak jasotzeko aukera izango dute Elorrion erosketak euskaraz egiten dituztenek, azaroaren 14ra bitarte. 68 komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa ari dira kanpaina honetan parte hartzen.

Mintzapraktiketan parte hartzera dei egiteko "atera arbela kalera!" kanpaina

praktikatu AEK
2010-10-05 : 09:10

Zabalik da mintzapraktika programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, atera arbela kalera! lemapean.

"Autodeterminazio eskubidea XXI. mendeko Europan" hitzaldiak Bilbon eta Donostian

Sustatu
2010-10-04 : 19:10

Ezkerraberri fundazioak hitzaldiak antolatu ditu aste honetarako Donostian eta Bilbon. Kataluniako, Eskoziako eta Korsikako politikariak eta hiru zuzenbide-adituk hartuko dute parte azterketa juridiko honetan.

Euskara ikasten ari den batek vloga sortu du, internauten laguntzarekin bere hizkera hobetzeko

Sustatu
2010-10-04 : 13:10

Durangoko euskara ikasle berria da Asier. Aurten matrikulatu da AEKn, eta gaur dauka Asierrek bere lehenengo eskola eguna. Bideo bat igoko du Youtubera astero, bisitariek akatsak zuzenduko dizkioten esperantzaz. Helburu argia jarri dio Asierrek bere buruari: sei hilabete barru eguneroko egoera batean euskaraz aritzeko gai izatea.

Ziurtazunez akats asko edukiko dut, beraz laguntza eskaintzen dizuet komentarioetan. Gauzaren bat txarto esanda edo idatzita badago aholkatu mesedez.

Sustatuk emandakoaz egunero arituko dira Bizkaia Irratian

Bizkaia Irratia
2010-10-04 : 10:10

Sustatu protagonista izango da arratsaldero, Bizkaia Irratiko Berbarako irratsaio berrian. Iluntzeko zazpiak laurden gutxiago bueltan, egun horretan Sustatun argitaratutakoak batu eta erantzunik gehien jasotzen ari diren gaiak nabarmenduko dira Bizkaia Irratiak gaur hasiko duen Berbarako magazinaren baitan.

AP agentziak informazio iturri fidagarritzat hartu ditu blogak

Sustatu
2010-10-04 : 09:10

Associated Press agentzia era ofizialean hasi da blogariak informazio iturri fidagarritzat jotzen. Iraila hasieran argitaratu ditu informazio iturrien kredituak emateko bere politikak, eta bertan blogak aipatu ditu.

Aitortu beharko genuke informazio iturria egunkari bat, webgune bat, telebista edo irrati bat, edo blog bat den.

1

Naturaren bitartez norberaren nortasuna hazteko tailerrak

Ane Urkiola
2010-10-03 : 13:10

Naturak sentiarazten digun ongizatea ulertzeko, ezagutzeko, sentiarazteko eta areagotzeko tailerrak antolatu ditu Kutxaren Jasangarritasun Sailak PRH Personalidad y Relaciones Humanas eskolako adituekin batera. Egitasmoaren helburua naturaren bitartez norberaren nortasuna haztea da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››