Unea iritsi da! autodeterminazioaren jaialdia larunbatean Ordizian
Unea iristsi da! jaialdi nazionala urriaren 16an egingo da Ordizian eta Euskal Herria eta Eskoziako herri kirolariek, musikariek eta pailazoek hartuko dute parte bertan.
"Autodeterminazioaren unea iritsi da". Aldarrikapen honekin aurkeztu dute 40 goierritarrek Unea iritsi da! jaialdia.

Argazkiak.org | Unea iritsi da! jaialdiaren aurkezpena © cc-by-sa: Unea iritsi da
Eider Alustiza herri ekimeneko kidea ekitaldia babesten duten lagunez inguratu zen joan den astean jaialdiaren zergatia komunikabideei helarazteko. Iñaki Azurmendi aizkolaria, Karmele Aierbe ezker abertsaleko kidea, Patxi Plazaola Beasaingo alkatea (EAJ) eta Belen Maiza ordiziako zinegotzia (EA) izan ditu alboan Alustizak aurkezpenean.
Topaketa historikoari buruzko xehetasunak eta argibideak uneairitsida.net webgunean daude.
Erantzunak kargatzen...