Teknologia albisteak

Ikiliko Txondorra

Erabiltzailearen aurpegia
Inaki Irazabalbeitia, Alkizako Oilategitik Kultur Elkartea
2010-10-12 : 13:10

2009ko maiatzean, Itxurain izeneko kultur ekimenaren baitan, alkizarrek txondorra egosi zuten auzolanean garai bateko tradizioa berreskuratu asmoz. Xabier Artolak argazkietan bildu zuen prozesua.

Xabier Artolak eginiko argazkietako batzuk liburu batean bildu dira. Lana berriki publikatu da. Argazki horietan prozesuaren kontaketa bisuala egiten da. Liburua ederra da benetan eta begien gozagarri eta atsegingarri.

Lagin bat helbide honetan ikus dezakezue.

Opari egokia izan daiteke.

Erantzun

Sartu