Barazkijale guztion ametsa: oilasko begetala
2010-10-14 12:10
Harritu egin nau Arrasateko harategi batean ikusi dudan iragarkiak: oilasko begetala errea 6 eurotan. Lehenengoan ez dut asmatu zer den zehazki iragartzen zena; une batez pentsatu dut haragiaren ordezko berriren bat zela, hau da, hanburgesa eta saltxitxa "begetalak" asmatu ziren moduan, denda horretan salgai zeudela seitanez edo tofuz egindako "oilaskoak".

Argazkiak.org | Oilasko begetalak © cc-by-sa: goioarana
Gerora jakin dut egia: sei eurokoak "benetako" oilaskoak dira eta duten ezaugarria da begetalez elikatuak izan direla (nola bestela?!).
Gainera, esan didate oso ohikoak bihurtu direla era horretako izendapenak, eta oilasko begetalak dauden moduan, badaudela, esaterako, jatekoak diren...
- egurrezko ogiak (gaztelerazko "pan de leña").
- plastikozko tomateak (berotegian, plastikopean hazitakoak).
- ezkur solomoak (ezkurrez elikatutako txerriaren solomoa).
Erantzunak kargatzen...