Sustatu logoa Teknologia albisteak

Goardia Zibilen marrazkiak, deskargatu eta koloreztatzeko

Sustatu
2010-10-12 10:10

Hispanitate eguna da gaur: jai-eguna espainiar Estatuan, eta jai beraz Hego Euskal Herriko eskoletan. Eguraldi honekin etxean igaroko dute eguna askok eta askok eta, hori dela eta, proposamen bat dakarkigu haurrak dituzten guraso sustatuzaleentzat: Goardia Zibilen marrazkiak deskargatu eta inprimatu koloreztatzeko.

Goardia Zibilaren webgunean umeentzako atal bat dago eta bertan koloreztatzeko marrazkiak jarri dituzte deskargatu eta koloreztatzeko. Proposamenen artean honako hauek ikusi ditugu:

  • Helikopteroa
  • Armadun Goardia Zibila
  • Txakurrarekin
  • Zaldi gainean
  • Aduanan
  • Buzeatzen
  • Goardia Zibilaren itsasontzia
  • Mendizalea
  • Ikertzailea
  • Landakoa
  • Motorrean
  • Bonba bat deskatibatzen
  • Trafikoaz arduratzen den Goardia Zibila, motorrean
  • Ahumadako Dukea

Koloreztatutako marrazkiak Goardia Zibilari bidaltzeko aukera dago, eta jasotako lanak euren webgunean argitaratzen dituzte.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu