Teknologia albisteak

Gaztezulok hamar urte bete ditu eta zenbaki berezia kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia
GAZTEZULO aldizkaria
2010-10-12 : 09:10

Urtemuga ospatzeko zenbaki berezia kalean da. Bebe musikaria, Kilian Jornet mendi lasterkaria, Marta Etura aktorea, Tania Llasera aurkezlea, Aitor Zubieta pilotaria... Pertsonaia horiek guztiak elkarrizketatu ditugu. Urtemugaren haritik, bestalde, bideo lehiaketa abian da eta urriaren 15ean ostirala, doako kontzertua izango da Bilboko Kafe Antzokian; Esne Beltzak joko du.

Urriko zenbakian, zenbait atal berezi daude. Esate baterako, 11 idazlek eta beste 11 ilustratzailek 2000tik 2010era bitarteko gertakizun nagusiak ekarri dituzte gogora.

Aurten, GAZTEZULOk bezala, urtemuga ospatu edo ospatzear diren elkarteek edo taldeek ere txokoa dute aldizkarian.

Bideo lehiaketa ere abian jarri du GAZTEZULOk eta oinarri guztiak webgunean daude.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago