Teknologia albisteak

Twitterrek iradokiko dizu zein diren dagoeneko Twitterren jarraitu behar ez dituzun kontuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-31 : 09:12

Twitter funtzionalitate berri bat hasi da probatzen. Laster batean, Twitterrek iradokiko dizu zeintzuk diren jarraitzen dituzun kontuen artean benetan interesatzen ez zaizkizunak. Zeintzuk diren "unfollow" egin behar dituzun txiolariak, Timeline "garbiagoa" izan dezazun.

Twitter bere zerbitzua hobetzeko aukera berriak aztertzen ari da. Besteak beste, erabilera erraztu nahi die txiolariei, esperientzia hobea izan dezaten sare sozial honetan. Bide horretan, funtzionalitate berri bat probatu du azken egunotan twitterlari talde txiki batekin. 

Jarraitzen dituzun kontu guztien artean benetan zeintzuk interesatzen zaizkizun nabarmenduko du Twitterrek (hori dagoeneko egiten du, neurri batean, txiorik "interesgarrienak" erakusten dituenean), eta gutxien interesatzen zaizkizun kontuak zeintzuk diren ere esango dizu hemendik aurrera. Hau da, zure jarduna neurtuz (zer mezu gustatu zaizkizun, edo bertxiotu dituzuen, edo klikatu dituzun, edo erantzun dituzun,...), Twitterrek automatikoki esango dizu zeintzuk diren zuretzat interesik ez duten kontuak eta jarraitzea komeni ez zaizkizunak. Iradokizun bat besterik ez da izango, jakina.

Helburua nagusia da norbere timeline-a "garbitzea" eta intersgarriago bilakatzea, "ez da kantitatea, kalitatea baizik". 

 

Erantzun

Sartu