Teknologia albisteak

DT50 sari teknologikoak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-11 : 10:30

Egitasmo teknologiko berritzaileak eta startupak saritzen dituzte DT50 (Digital Top 50) sari teknologikoak. Aurtengo irabazleak iragarri dituzte eta proiektu teknologiko interesgarriak daude tartean, besteak beste, DashmoteCornerJobKaia HealthTWINO eta Madaster.

Googlek urtero antolatzen dituen sariak dira DT50, Europako proiektu teknologiko berritzaileak saritzeko. Aurtengoan McKinsey & Company eta Rocket Internet

Berlinen ospatutako jaialdi batean banatu ziren 2018ko sariak eta hauexek dira 5 irabazle nagusiak. 

  • Winner B2B Startup: Dashmote (Herbehereak). 

  • Winner B2B Scaleup: CornerJob (Espainia). 

  • Winner B2C Scaleup: TWINO (Letonia). 

  • Winner Tech for Social Impact: Madaster (Herbehereak). 

Irabazlea epaimahai batek erabakitzen du, baina botoen %20 herritarrek ematen dute. Irabazleek Googleren babes ekonomiko eta teknologikoa jasotzen dute euren proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Erantzun

Sartu