Teknologia albisteak

Tren-bagoia hegazkineko kabina bihurtzeko ideia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-02 : 09:30

Link & Fly izeneko proiektu kontzeptuala Bruselan kokaturiko aholkularitza-enpresa teknologiko batek sortu du (Akka Technologies). Hegazkinaren eta trenaren arteko hibrido bat dirudien zerbait irudikatu dute: tren-bagoia eta hegazkineko kabina bateratzea da kintua.

Bideoak erakusten duen moduan, ideia da hegazkineko kabina banantzea motor, hego eta gidaritza-unitatetik. Kabina eta karga eramateko unitatea tubo itsasgarri handi bat da horrela, eta erraz itsasten ahal zaio, bai hegazkin-unitateari, zein lurretik trenbide baten gisara mugitzeko euskarri bati.



150 eta 180 bidaiari artean mugitu daitezke kontzeptuzko garraiobide honetan. Kontzeptuaren helburu nagusia litzateke aireportuetako prozedurak erraztea. Gaur egunean, jendea hegazkinean sartzea zenbait modu desberdinetan zailtzen da:

  • Aireportuak berez hirietatik edo destinu-guneetatik urruti egon behar dute nahitanahiez.
  • Aireportuan bertan, jendea terminaletatik pistetan dauden gailuetara eramatea ere ez da erraza, "finger" edo adar mekanikoz jositako terminal-korridore ikaragarri luzeak behar dira, edo autobus zerbitzu bereziak.
  • Pertsonak hegazkinera sartzeko logistikaz aparte, maletek beste bide konplikatu bat ere egin behar dute aireportuan.

Teorikoki, sistema honek hirietan antola zezakeen hegazkinerako pertsona eta maleten karga, eta pistetaraino bidea gaur egungo beste azpiegitura batzuk ordezkatuz egin baliteke (aireportu askotarako sortutako metro edo trenbide linea bereziak), aurreratuko litzateke.

Teoria honentzako oztopo nagusia asmatzea ez da zaila: hegazkin guztiak horrelakoak balira, aireportuen eta hirien arteko konexio logistikoa erraza litzateke. Baina gaur egungo hegazkinen sistemak, eta beste honek aldi berean bizi behar badute, logistika are konplikatuagoa izango da. Era bateko zein besteko bidaiari-karga sistemekin, aireportuak are munstro konplikatuagoak izango dira, pentsatzekoa denez.

Link & Fly proiektuaz gehiago ingelesez.



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago