Mahoma ez badoa mendira, mendia eraman beharko da Mahomaren smartphonera. Horixe pentsatu omen du New Yorkeko liburutegi publikoak eta Insta Novels egitasmoa abiatu du. Eleberri klasikoak bere Instagram kontuan argitaratzen hasi da, literatura belaunaldi gazteenei eramateko asmoz.
Gazteenek gero eta gutxiago irakurtzen dutela ohartuta, liburuak irakurtzeko modu berriak aztertu nahi izan ditu New Yorkeko liburutegi publikoak. Eta gazteak zuzenean literaturara erakarri beharrean, kontrako bidea egitea erabaki dute: non dabiltza gazterik gehien-gehienak? Instagramen. Hortaz, eraman ditzagun liburuan Instagramera.
Horrela sortu dute Insta Novels egitasmoa. Liburu klasikoak atalka argitaratuko dituzte liburutegiaren Instagram kontuan, besteak beste, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian (Lewis Carroll) eta Metamorfosia (Franz Kafka).
Horretarako Instagramek daukan InstaStories funtzioa erabiliko dute. Hitz joko moduko bat ere egin dute, liburuetako "istorioak" eta Instagrameko "story"-ak parekatuz. Egunero liburuaren atal bat argitaratuko da InstaStory gisa, zenbait argazkiren bitartez. Atal hori Story ataletik desagertu ahala (24 ordura desagertzen baitira Insta Story-ak), atal zaharrak liburutegiaren Instagram kontuko profilean kontsultatu ahalko dira, @nypl.
Erantzun
Sartu