Teknologia albisteak

Netflixek iruzkin guztiak kendu ditu bere webgunetik, eta #datsegit botoia bakarrik utzi du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-01 : 11:42

Gaurtik aurrera ezingo da iruzkin berririk utzi Netflixeko filmetan eta, abuztuaren 15etik aurrera, iruzkin guztiak ezabatuko ditu Netflixek. APPean iaz kendu zituen iruzkinak Netflixek; oraingoan, webgunetik ere kenduko ditu. Horren ordez, #datsegit ikurra klikatzeko aukera bakarrik izango du erabiltzaileak. 

Iaz hasitako bidearen jarraipena besterik ez da orain iragarri duten hau. 2017an izarrak eta iruzkinak kendu zituen aplikaziotik (pelikula bat ikustean baloratzeko aukera ematen zuena), baina webgunera sartuz gero oraindik utzi zitezkeen iruzkinak (eta beste batzuenak ikusi). Hemendik aurrera, iruzkin guzti horiek desagertu egingo dira eta datsegit botoia bakarrik agertuko da, APPean bezala baita webgunean ere. 

Atzo desagertu zen iruzkinak gehitzeko aukera, baina zaharrak ikusteko aukera izango da; abuztuaren erdi aldean orain arteko iruzkin guztiak ezkutatu egingo dituzte. 

Netflixek 125 milioi harpidedun ditu munduan barrena. Euren erronketako bat erabiltzaileen interakzioa bilatzea da, eta horretarako egokiago ikusten dute "atsegin dut" botoia (Facebookek edo Instagramek duten bezala), orain arteko izar eta iruzkin sistema baino.  

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago