Teknologia albisteak

Google eta Amazon nagusi bozgorailu adimendunen merkatuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-24 : 12:12

Azken datuen arabera, bozgorailu adimendunen merkatuak 2 izen nagusi ditu. Tira, esan daiteke 2 jabe bakarrik dituela. 2018ko datuen arabera, Googlek eta Amazonek hartuko dute aurtengo salmenten %80 inguru. Applek %4 besterik ez, eta gainontzekoa marka txikien artean banatuko dute.

Behin baino gehiagotan aipatu izan ditugu Sustatun bozgorailu adimendunak. Smartphone, tablet, e-watch eta ebooken garaiaren ostean, bozgorailu hauena izango da etorkizun hurbila. 2018an 100 milioi unitate salduko omen dira eta 2020. urterako 225 milioi aurreikusten dira. 

Merkatua, dena dena, oso kontzentratuta egongo da, azken datuen arabera salmenten %80 baino gehiago 2 enpresaren esku egongo baita: Google eta Amazon, euren Home eta Echo gailuen bidez. 

Orain arte Estatu Batuak izan dira salmenten ia-ia merkatu bakarra, baina bozgorailuak dagoeneko hasi dira Europara eta Hego Ameriketara iristen, eta hemendik aurrera Txinak ere garrantzi berezia izango du gailu hauek merkaturatzeko orduan. 

 

Erantzun

Sartu