Teknologia albisteak

Bizikleta eta motor elektrikoak ere eskainiko ditu UBERek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-28 : 10:04

UBERen arduradun nagusi den Dara Khosrowshahik aurreratu duenez, garraio-konpainiak bere eskaintza zabaltzeko urrats sendoak emango ditu eta hemendik aurrera bizikletak eta motorrak ere eskainiko ditu, guztiak ere elektrikoak. Hiri handietan egiten diren ibilbide asko nahiko laburrak izan ohi dira, eta ibilbide motzetarako askoz zerbitzu egokiagoa dira ibilgailu txikiak, "ohiturak aldatu nahi ditugu, hirientzat zein bidaiarientzat egokiagoak diren zerbitzuak eskainiz".

Albistea orain plazaratu den arren, Uberek hilabeteak daramatza urratsak ematen. Apirilean Jump izeneko Brooklyngo bizikleta-konpainia erosi zuen 200 milioi dolarren truke. Konpainia horrek bizikleta elektrikoak eskaintzen zituen Estatu Batuetako 8 hiritan (besteak beste, Chicagon, San Franciscon eta Washingtonen) eta hemendik gutxira Europako beste hiri buru batzuetan ere erabili ahalko da. Euro gutxi batzuen truke, ordu erdiz erabili ahalko da bizikleta elektriko bat, Uberren beste zerbitzu batzuk moduan, Uberren aplikazioaren bidez.

Erosketa hauekin, Uberrek bere eskaintza zabaldu nahi du datozen hilabeteetan, ibilgailu txiki eta elektrikoen aldeko apustua eginez. 

Erantzun

Sartu