Teknologia albisteak

Star Wars unibertsoan inspiratutako intsektu bilduma

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-08 : 10:22

Richard Wilkinson diseinatzailearen lana da, Arthropoda Iconicus Volume I: Insects From A Far Away Galaxy, uda honetan argia ikusi duen liburua. Entomologiako gida klasiko baten tankera dauka (intsektuak identifikatzeko erabiltzen diren gidaliburu horietako bat), baina kasu honetan intsektuak asmatuak dira, eta guztiak ere Star Wars unibertsoan inspiratuak.

Twitter bidez ezagutu dugu proiektu frikie-entomologiko hau. Izarretako Gerrako sagan oinarritutako intsektuak marraztu ditu Wilkinsonek. George Lucasek sortutako galaxia urrun hartako espazio-ontziak, pertsonaiak, robotak eta abarrak aurkituko ditu StarWars zaleak bilduma honetako mamorroen artean. 

Liburuaz gain, bere webguneko portafolioan ere erakutsi ditu marrazkiotako batzuk egileak (eta laminetako batzuk erosi daitezke bertan) eta, bestela, Wilkinsonen Instagram kontu honetan ere ikusi daitezke gehientsuenak. 

 

Erantzun

Sartu