Teknologia albisteak

Sareko.eus, ekoizleak eta sukaldariak elkartzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-21 : 14:42

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) eta Biolur Gipuzkoa elkarteak babesturiko Sareko.eus webgunea aurkeztu dute aste honetan. "Sareko: Baserritik sukaldera, harreman sarea' proiektua da webgune honen funtsa. Baserritar ekoizleen eta sukaldarien munduak lotu nahi ditu ekimena, "nekazaritza ekologikoaren eta ostalaritzaren arteko zubia" eginez.

Gipuzkoako hainbat ekoizle eta jatetxe (une honetan sei ikusten ditugu: Aratz, Borda Berri, Diametro 200, Kafe Botanika, Kaxilda eta Gandarias Xibaritak) elkartzen dira oraingoz sare honetan.

Eskaintza zabala dago produktuena: barazkiak, ogia, esnekiak, esnea, arrautzak, arkumeak, txahala, sagardoa, zukuak, txakolina, barazki kontserbak, mermeladak edota eztia, besteak beste. Produktu guztiak ekologikoak eta Gipuzkoakoak bertakoak dira: ingurumena errespetatzen duten 0 Km elikagaiak, inongo agrotoxikorik erabili gabe ekoitziak. Proiektu pilotu hau Gipuzkoan jarri dute martxan, baina gainontzeko lurraldeetara zabaltzeko asmoa dute bultzatzaileek.

Webgunean denda baten aukera ere agertzen da menuan, baina ez zaigu iruditu une honeta funtzionala denik: agian aurrerago kontsumitzaileek ere zuzenean parte ahal izango dute ekimenean Sarekotik zuzenean elikagaiak erosten.

Gipuzkoako ekoizle ekologikoek eskaintza bateratua egingo diete ostalariei eta kontsumo taldeei

areko egitasmoak izango duen eskaintza zabala da: barazkiak, ogia, esnekiak, esnea, arrautzak, arkumeak, txahala, sagardoa, zukuak, txakolina, barazki kontserbak, mermeladak edota eztia, besteak beste. Produktu guztiak ekologikoak eta Gipuzkoakoak bertakoak dira.

Leer más: https://www.europapress.es/euskera/noticia-gipuzkoako-ekoizle-ekologikoek-eskaintza-bateratua-egingo-diete-ostalariei-eta-kontsumo-taldeei-20190719171349.html

(c) 2019 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

Erantzun

Sartu