Teknologia albisteak

Euskarazko ikus-entzunezkoak garatzeko Ansola saria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-20 : 11:15

Benito Ansola Sariak ikus-entzunezko lanak egiteko proiektuak saritzen ditu. Sariaren 5. edizioa martxan da eta irailaren 2a arte dago epea proiektuak aurkeztekoa. Proiektuak izan daitezke fikzioa, sorkuntza, animazioa edo dokumentalak sortzekoa, euskara ezinbestean presente dela (idatziz edo ahoz). Lekeitioko zinegile baten izena darama sariak, Benito Ansolarena.

Proiektua lantzeko, honakoa prestatu behar da batik-bat:

  • Landu nahi den ikus-entzunezkoaren gidoia, eskaleta edo storyboard-a.
  • Zuzendariaren memoria: landu nahi den ikus-entzunezkoaren azalpenarekin (izenburua, sinopsia, argumentua, iraupena, generoa). Halaber, memorian zuzendariak azaldu ahal du, ikuspegi pertsonaletik, bere ibilbidea, aurkezten duen lanaren zergatia, zer adierazi nahi den...
  • Ikus-entzunezkoaren aurrekontu justifikatua eta ekoizpen plana: non eta noiz filmatuko den, zein ekipo tekniko, baliabide edo eta alokairuak egingo diren eta abar.

Informazio gehiago hemen, eta irakurri xehe-xehe oinarrien dokumentua.

Irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, aukera izango du lana Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatzeko.







Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago