Teknologia albisteak

Hilabete falta da G7 hasteko Biarritzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-24 : 19:04

Hilabete barru, abuztuaren 24tik 26ra, izango da Biarritzen G7 gailur edo biltzarra. Hiriaren bizimodua eta Lapurdiko parte handi batena erabat aldatuko da, munduko agintari inportante batzuen bisitarekin. Kontrako mugimendua ere bizkortuz joango da falta diren aste hauetan, pentsatzekoa denez.

G7 orain dela urte gutxi batzuk G8 izaten zen Errusia ere egoten zelako, baina Krimeako 2015eko krisitik, bihurrien txokora bidali dute Putin. Estatu partehartzaile ofizialak dira, beraz, Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta Estatu Batuak. Europako Batasunak ere eserleku ofiziala izaten du FMI, NBE eta OCDE gonbidatu gisa egoten dira.

Ordezkaritza goi-mailakoa izaten da, estatubuturuak Frantzia eta AEBen kasuan (Macron eta Trump), eta lehen ministroak Kanada (Trudeau), Alemania (Merkel), Italia (Giuseppe Conte), Japonia (Shinzo Abe) eta Erresuma Batuaren kasuan (Boris Johnson, suposatzekoa denez).

Antolakuntza Frantziari dagokio, eta presidentziaren azpiko egiteko zuzena du: Eliseoaren webgunean dago gune ofiziala. Topaketen egoitza ofiziala Hôtel du Palais hotela izango da, zeina obretan dagoen iazko urritik, agintariei leku egiteko. Gelak eta sabaia berritzen 50 eta 70 milioi euro artean inbertitu omen dute.

Segurtasun neurrien aldetik, hiria eta inguruak kolapsotik gertu egon daitezkeela aurreikus daiteke. Egun hauetan euskal autobideetatik hegoalderantz doazenei gogorarazten zaie abuztu amaieran ahal badute ez pasatzeko Euskal Herritik. AP-8an hori dioten kartelak daude, portugesez eta arabieraz ere.

G7 ez mugimendua

Topaketaren kontra, azken hilabeteetan mobilizazioak izaten ari dira Euskal Herrian. G7 Ez mugimendua euskaraz ari da lanean batik bat, eta erdaraz dabilen Alternatives G7 plataforma ere badago erdaraz ari dena.

Ekintza nagusiak Hendaia-Irunen abuztiaren 19tik 23ra egingo duten kontra-gailurra da. Baina 25ean bertan zenbait puntutan ortzadar bat irudikatuz elkarretaratze baketsuak egin nahi dutuzte (baita Biarritzen ere bai, asmoa hori da behintzat).

G7 ofizialaren lema bigun eta itxuraz aurrerakoia da (Un G7 contre les inégalités / Berdintasun faltaren kontrako g7 bat) baina kontrakoen iritziz, behar dena da beste eredu bat ezarri, G7ko gobernuek egiten dutenaren kontrakoa. Kontra-gailurrerako ildo hauek proposatzen dituzte:

  1. Mundu berria eraiki, kapitalismoa eta multinazionalen diktadura gainditu!
  2. Planetaren suntsiketa gelditu… lurra eta bizitzak zaindu!
  3. Mundu feministaren alde, heteropatriarkatua harrakalatu
  4. Herrien aniztasuna eta askatasuna defendatu ! diskriminazioarik gabeko mundu (dekolonial) baten alde
  5. Demokrazia eta eskubide guztiok guztiontzat! Autoritarismoarekin amaitu!
  6. Herrien arteko elkartasuna, gerra eta inperialismorik ez!
  7. Inor ez da ilegala, mugak eraitsi

Kontra-gailurrak eta G7-ren kontrako mugimenduak, honenbestez, honako eragileen atxekimendua lortu du:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago