Teknologia albisteak

Cortada film laburren jaialdia eta lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-28 : 16:35

Cortada 2019 Gasteizen abenduan egingo den film laburren jaialdiaren izena da. Lehiaketa moduan ere funtzionatzen du eta lanak aurkez daitezke jada. Euskarazko film laburrentzako sariak ere badaude. Izena emateko azken eguna 2019ko irailaren 16a izango da, eta epemuga horren ondoren bidaltzen diren film laburrak ez dira kontuan hartuko

 

Cortadak atal ofizial bat dauka, eta atal horretan sartuko dira hautaketa batzordeak aukeratzen dituen fikziozko film laburrak, dokumentalak eta animaziozko film laburrak.

Euskal film laburren Gureak atalean hautatzen diren lanak ere atal ofizialaren barruan sartuko dira. Gureak atalera aurkezten ahal dira Euskal Herri osoko egileak.

Atal ofizialetatik kanpo, Unilabur eta Ehulabur atalak daude, unibertsitateko ikasleek egindako film laburrentzako, bigarrengoaren kasuan EHUn ikasten ari direnentzako. Hemengoak izeneko atal bat ere badago, Araban egindako laburrentzako. Eta Euskarazko Film Labur Onenaren saria ere badago.

Oinarriak kontsultatzeko, ikus arretaz hemen.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago