Teknologia albisteak

Hurrengo euskaraldiak harreman elektronikoak ere kontuan hartuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-23 : 14:06

2020an garatuko den Euskaraldiaren hurrengo edizioak berrikuntzak izango ditu. Besteak beste, ahobizi-belarriprest kontzeptuak ahozko komunikazioan txertatu ziren bezala, komunikazio elektronikorako ere berpentsatuko dira. Whatsapp eta mezularitzako aplikazioak, Skype bidezko solasaldiak... proposatu dute esparru horietan ere ahobizi edo belarriprest rolak bezalakoak garatzea. Teknologia horietan rolen bitartez identifikatzeko tresnak zabalduko dituzte.  

Hurrengo Euskaraldian aplikatuko den beste kontzeptu berri bat arigunearena da. 

Euskaraz lasai hitz egiteko modua jartzen duten tokiak izango dira ariguneak, bermatzen dutenak partaide guztiek ulertu behintzat egiten dutela euskara, eta, beraz, arazorik ez dela sortuko euskaraz egiteagatik. Bi motatakoak izango lirateke:

  • Barne ariguneak: erakunde edo enpresa bateko barne-esparru bat, departamentu jakin bat, adibidez. Bi baldintza bete beharko dira arigune hauetan: batetik, euskaraz ulertzea denek (gutxienez belarriprest izatea denak), eta kide gehienak ados egotea.
  • Kanpora begirako ariguneak: Herritarrekin harremana duten saltoki, zerbitzu publiko, bezeroentzako arretaguneak...  Horietan, langileek edo erakundeak bermatuko du euskara ulertu gutxienez ulertzen dela. Belarriprest edo ahobizi txapa indibidualak ikusi beharrean pertsona jakin batzuen paparrean, denda, lehiatila edo arretaguneak berak izango luke Euskaraldiaren marka ezaugarria.

2020ko edizioa 15 egunekoa izango da, eta 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da.

Informazioa gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu