Teknologia albisteak

Santiago Onaindia beka, literatur ikerketarako, 2019ko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-27 : 13:59

Amorebieta-Etxanoko Udalak 1989atik eskaintzen du bi urterik behin Santiago Onaindia ikerketa beka, euskal idazle eta ikerlari handiaren omenez. Euskal literaturaren arloan ikerketa sustatzeko asmoz sortu zen eta arlo hori lantzen duten aztertzaileei zuzenduta dago. Aurtengo edizioan irailaren 13a arte aurkez daitezke lanak.

Eskatzaileak kurrikuluma aurkeztu beharko du, eta proposamena honakoak zehaztuz:

  • Lanaren interesa.
  • Nondik norakoa eta iraupena.
  • Ikerketaren epeak.
  • Erabiliko den metodologia.
  • Lan egiteko guneak.
  • Lana egiteko dituzten baliabideak.

Ideia bat izateko, ikusi hemen zer nolako lanak saritu diren aurreko urteetan. Horien artean daude:

  • Mari Jose Olaziregi: Euskal eleberriaren historia.

  • Iñigo Aranbarri - Koldo Izagirre: Gerraurreko literatur kritika (1930-1936).

  • Idurre Alonso Amezua: Euskal literatur sistema eta literaturaren didaktika aztergai. Idazle, kritikari eta irakasleen iritziak teoria komunikatiboen argitara.
  • Beñat Sarasola: Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh!Euzkadi!
  • Lourdes Otaegi Imaz – Garazi Otxagabia Letamendia. Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan.

     

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago