Teknologia albisteak

Grap Hik, arte grafikoetako sormenari buruzko topaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-23 : 15:29

Alkizako (Gipuzkoa) Ur Mara museoak udaro antolatzen ditu Grap Hik! sormen topaketak. Papera, grafika lanak eta artista liburuei buruzko jardunaldiak dira Grap Hik hauek, eta maiatzean ekitaldi bat izan bazen ere, datorren asteburutik aurrera garatuko da gainerakoa.

Larunbatean, hilak 2,  19:00etatik aurrera Miren Aranburu eta Jean Louis Hargousen emanaldia entzun ahal izango da. Ihintza-Chloê Hargousen argazkiak eta Juan Kruz Igerabideren poemak biltzen dituen erakusketa ere ikusi ahal izango da.

Abuztuaren 5etik 9ra natura eta arte esperientzien tailerra egingo dute, hau da, teknika eta baliabide artistikoen tailerra, estanpazioa, eskuz egindako papera, tresna eta material naturalak landuko dituzte. Tailerrean izena emateko mail a-bildua urmara.com helbidera idatzi behar da edo museora deitu.

Abuztuaren 18an, 11:30etik aurrera, Begoña Durrutyren Bereterretxe Kanthoria erakusketa ikusi ahal izango da, eta musika ere egongo da: Ortzian abesbatza ariko da Juan Kruz Igerabideren olerkiak abestuz.

Irailaren 1ean 12:00etan Enrike Solinisek eskainiko du gitarra kontzertua, Bazen behin gitarra izenpean. Bukatzeko irailaren 14an, 18:00etan, Antonio Casado de Rochak hitzaldia eskainiko du arte eszeniko efimeroei buruz eta Site specific antzezlana ikusi ahal izango da.

Erantzun

Sartu